Edukira joan

Hammurabi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamurabi» orritik birbideratua)
Hammurabi

6. Babiloniako errege

K.a. 1792 - K.a. 1750
Sin-Muballit - Samsu-Iluna
Bizitza
JaiotzaBabiloniar Inperioa eta Old Babylonian Empire (en) ItzuliK.a. 1810 aldean
HerrialdeaBabiloniar Inperioa
HeriotzaBabiloniar InperioaK.a. 1750 aldean (59/60 urte)
Familia
AitaSin-Muballit
Seme-alabak
LeinuaOld Babylonian Empire (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakAkadera
Jarduerak
Jarduerakerregea, monarka eta liderra
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBabylonian religion (en) Itzuli

Hammurabi[1] (akkadieraz: 𒄩𒄠𒈬𒊏𒁉, Ḫa-am-mu-ra-bi; Babilonia, K.a. 1810 aldean - Babilonia, K.a. 1750 aldean) Babiloniar Inperioko seigarren erregea izan zen K.a. 1792-K.a. 1750 bitartean.

Sin-Muballit Babiloniako bosgarren erregearen semea zen, eta haren erresuma oinordetu zuen K.a. 1792an. Babiloniako lehenbiziko egiazko inperioa sortu zuen: Akkad eta Sumeria konkistatu zituen, eta Larsa, Mari eta Asiria auzo-herrialdei nagusitu zitzaien. Hamurabiren inperioak Persiar golkotik Diyarbakirrera eta Zagrosetik ekialdeko basamortuetara bitarteko lurrak hartu zituen. Inperioa osatzerakoan, gerraz bainoago, diplomaziaz baliatu zen. Administrazioa Babiloniara bildu zuen eta legeak legedietan bildu zituen. Marduk, Babiloniako jainkoa, ezarri zuen mesopotamiarren jainko nagusi. Herentzia bidezko monarkia ezarri zuen. Hura hilik, Samsu-Iluna haren semeak hartu zuen erregetza.

Hammurabiren Kodea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Hammurabiren Kodea»

Hammurabi ezaguna da historiako lege bilduma lehenbizikoetako bat promulgatu zuelako: Hammurabiren Kodea. Epai bilduma bat da, eta epaileentzako orientabidea izan nahi du, tokian tokiko ohiturak baztertu gabe, hala ere. Hiru gizaki maila bereizten dira bertan: libreak, mendekoak eta esklaboak. Talioiaren legea da oinarri. Familia eskubideari dagokionez (emaztearen legezko nortasuna, ezkontza haustea, herentzia, etab.), halako oreka bat gertatzen da gizonezkoen eta emakumezkoen artean. Merkatarien aginpidea sendo bermaturik dago. Kodearen berritasuna legezko printzipioak argi adierazi izanean datza, eta berdintasuna du helburu nagusia. Erabateko eragina izan zuen antzinateko Ekialde Hurbileko legedietan. Bestalde, bertan erabilitako idazkera literatura eredu klasiko bilakatu zen urte luzetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Sin-Muballit
Babiloniako erregea
K.a. 1792-K.a. 1750
Ondorengoa
Samsu-Iluna
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hammurabi Aldatu lotura Wikidatan