Hamar mila kristauen martirioa
Hamar mila kristauen martirioa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Albrecht Dürer |
Sorrera-urtea | 1508 |
Izenburua | Marter der zehntausend Christen |
Mugimendua | German Renaissance (en) |
Komisarioa | Frederiko III.a Saxoniakoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta transferred on canvas (en) |
Dimentsioak | 99 () × 87 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 11H(ACHATIUS)61 |
Kokapena | |
Lekua | Kunsthistorisches Museum All Saints' Church, Lutherstadt Wittenberg (en) |
Bilduma | Kunsthistorisches Museum |
Inbentarioa | GG_835 |
Jabea | Frederiko III.a Saxoniakoa, Antoine Perrenot de Granvelle eta Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |
Hamar mila kristauen martirioa (alemanez: Marter der zehntausend Christen) Albrecht Dürer margolari bavariarraren lana da. 1506an margotu zuen eta gaur egun Vienako Kunsthistorisches Museumen ikus daiteke. Ezaugarri askorengandik ez da artista horren oso ohiko lana.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan hau Dürerri Frederiko III.a Saxoniakoak enkargatu zion. Errege horrek Wittenbergko jauregian, gela berezi batean, martiri horien erliki asko omen zituen eta obra horrekin hornitu nahi zuen.
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martirologio erromatarrean bi dira gertaera honen antzeko pasarteak. Batean, martxoaren 18an ospatua, Dioklezianoren aginduz, Nikomedian gertatu omen zen. Informazio hauen jatorria martirologio greziar zahar batean dago, Sirleto kardinalak itzulita eta Henricus Canisiusek argitaratuta. Baina margolanean agertzen diren borreroek ez dute erromatar itxura; horregatik, pentsatzekoa da hau ez dela, bestea baizik: Xapur II.ak, sasandar erregea, Ararat mendian 10.000 soldadu gurutzatzea agindu omen zituen, Hadriano eta Antonino Pio enperadore erromatarren garaian. Horren eguna ekainaren 22an. Azken kondaira hau grezieratik itzuli omen zen Anastasio antipaparen eskutik. Margolan honetan borreroek janzten dituzten arropen arabera bigarren aukera hau izan daiteke egokiena.
Azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolanak sarraski baten irudiak aurkezten ditu. Borreroek ekialdeko jantziak daramate; hori ez da kasuala zeren eta urte haietan otomandarren mehatxua oso bizia baitzen. Musulmanek kristauak era desberdinetan torturatzen eta hiltzen dituzte: muruak mozten, ezpataz, gurutzatuak, harrikatuak... Gehienak, izan ere, harkaitzetatik amilduak dira; hara ailegatzeko ilara luze bat ikusten da, harkaitzetara igotzeko. Kristauak biluzik edo ia biluzik agertzen dira.
Margolanaren erdian bi irudi anakronikoak ikusten dira, garaiko arropaz jantzita. Bat, Dürer margolariak bera da eta bestea Conrad Celtis idazlea eta humanista izan daiteke; beste batzuen ustez, besteak beste Joachim von Sandrart, Willibald Pirckheimer izan daiteke. Dürerrek darama eskuetan kartel bat non haren izena eta margolanaren data irakur daitekeen. [2]
Elementu ez-ohikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko dira Dürerren obran ohikoak ez diren elementuak. Hauexek dira batzuk:
- Giza-talde handi bat agertzea: Normalean erretratuak edo talde txikiak margotzen zituen. Lan honetan 140 irudi zenbatu daiteke.
- Oihanaren paisaia: zuhaitz bihurrituak, mediak...
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Artehistoria webgunekoa komentarioa.