Hamaditak
Hamaditar dinastia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1014 – 1152 | |||||||
Monarkia | |||||||
Hamaditak (berdez), 1100 urtean. | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Bejaia | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Berberera, Arabiera, Mozarabiera | ||||||
Erlijioa | Islam | ||||||
Historia | |||||||
|
Hamaditar dinastia (amazigeraz: ⴰⵢⵜ ⵃⵎⵎⴰⴷ Āït Ḥammād; arabieraz: بنو حماد Banū Ḥammād) dinastia berberea izan zen, sanhaya taldekoa, egungo Aljeriaren ipar-ekialdeari dagokion eremuan agindu zuena mende eta erdiz (1014 - 1152), Almohade Kalifa-herriak erreinua konkistatu zuen arte[1]. Bologhine ibn Ziriren semea zen Hammad ibn Bologhinek Hamaditar dinastia sortu zen 1014an, Zirid dinastiako sezesio bidez ondoretzari buruzko gatazka baten ondorioz. Batzuetan "Zirid Hamaditarrak" deitzen zaie, Ziridarrekin duten senidetasuna azpimarratzeko, haietako adar bat baita.
Boterea lortu bezain laster, Fatimitar Kalifa-herriaren Ismailismoa baztertu zuten eta Maliki Sunismora itzuli ziren, Abbastar Kalifa-herria legezko kalifa-herri bezala aintzatetsiz[2].
Hamaditarren hiriburua Beni Hammad gotorleku ezaguna izan zen, Erdi Aroko hiriburu ospetsua, gaur egun UNESCOK Gizateriaren Ondare izendatua. Lurraldea Banu Hilal tribuak arpilatua izan zenean, Hamaditek kapitala Béjaïara mugitu zuten 1052an, aintzinako Saldae, Kabilia kostaldean 1067an, An-Nāṣīrīya izendatuz (An-Nāṣir erregearen omenez)[3]. Bere agintepean, Bejaia Mediterraneoko hiriburu garrantzitsu bihurtu zen, kultur gune nabarmena eta "Rum" herrialdera (batez ere Siziliara) itsas espedizioak hasi zireneko militar zentroa[4].
Bi hiriak Sultan bideak lotzen zituen, posible zen heinean lautada kontrolpean mantentzea lortzen zuena. Hegoaldeko Zenete nomaden erasoek, eta lautadak kontrolatzen zituzten Hilal arabiarrak iritsi zirenean, erdialdeko agintea galdu zuten pixkanaka.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]972. urtean, Magreb Fatimitarrren agintepean zegoela, al-Mu'izz al-Din Allah (953-975) kalifak Magreb utzi eta Kairora joan zenean[5], Magreben agintaritza Bologhine ibn Ziri (972-984) Sanhadja tribuko nagusiak hartu zuen. Honek tribuen arteko borrokak eta liskarrak ekarri zituen, ez bait zeuden ados, eta geroago, Sanhadja tribuan bertan ondorengotzarekiko arazoek agintea bitan banatzea ekarri zuen; Al Mansur, Bologhineren seme zaharrenak Mendebaldeko Magreben (Orandik Chlefera) agintea hartu zuen eta Hammad, bigarren semeak, Ifrikijako zatia (Aljeretik Libiara)[5].
Abu Hammad ibn Buluggin Menad Zirik, beraz dinastia sortu zuen 1014 urtean eta bere burua independente deklaratu Ziridar dinastiarekiko, Abbastar Kalifa-herria legezko kalifa-herri bezala aintzatetsiz. Hau Fatimidek traiziotzat jo zuten eta mertzenarioak, Hilalarrak, Magrebera bidaltzea erabaki zuten.
Hamaditen lehen hiriburua Al-Qalaan (Beni Hammad gotorlekuan) sortu zen. Hilalen mertzenarioen etorrerak hiriburua Bejaiara aldatzera behartu zuen Sultana, kostaldeko hiriak baliabide eta azpiegitura gehiago (portua barne) bai zituen[6][1]. Hiriaren inguruan harresiak eta ateak eraiki zituen hiria segurtatzeko. Hiriak oparotasun ekonomiko handia izan zuen aurrerantzean nekazaritza, arrantza eta itsas merkataritzaren aberastasunari esker, baina baita oparotasun intelektuala ere, islamiar zientzien, matematikaren, artearen edo historiaren garapenarekin. Europako eta Andaluziako bidaiarientzat hiri erakargarri azkar bihurtu zen.
Hammadidek Bejaia Magreb eta Mediterraneoko hiririk aberatsenetako batean bihurtu zuten garai hartan[6].
Hilalen etorrerak larritasuna eragin zuen lurraldearen agintearen harremanetan. Hilalen hedapena zabaldu zen eta berber musulmanen dinastiak ahuldu ziren. Horrela, status quo bat deklaratuz, Bejaiako Hamaditarrak Hilalen mertzenarioekin bat egin zuten 1058. urtean Tilimsengo Ifren berbereen aurka borrokatzeko eta garaitzeko. Ifrenideak Tilimsen hiriburua mantendu, baina bere lurraldearen zati handi bat galdu zuten[7].
Ifrenideen ahultzeak Mauritanian dinastia berri bat sortuko du, Almorabideena. Hauek, Ifrenideen Tilimsen hartzen dute, baina Hamaditar Sultanak, Al-Mansur Ben Al-Nasirrek eta bere aliatu Hilalek atxilotu zituen 1102. urtean. Ondoren, almorabideak Magrebeko al-Aqsara (gaur egungo Maroko) aldera bultzatu zituzten[8].
Bejaiako Hamaditak, beraz, Zirid lehengusuen erorketaren ostean, Magreb erdialdeko indar boteretsua bihurtu ziren. Jerba okupatzen dute eta Hodna arabiarrak botatzen dituzte. Itsasoko eraso asko atzera bota zituzten, 1136ko genobatarrena barne. Hilalen aurkako borrokak etengabekoak izan ziren eta hiria ahuldu zen oparotasun ekonomiko eta kulturala izan arren.
Almorabideen erorketa ondoren, Abd-Al Mumin buru zuten almohaden dinastiak ordeztuz, Hamaditen nagusitasunaren amaiera ekarriko du. Almohadek Magreb al Aqsa hartu zuten, eta baita Magreb zentrala Hamaditarrei konfiskatua 1142. urtean. Hilalien aurka borrokatu ziren, mendietara bidaliz eta gaur egungo Tunisia hartuz. Honek Hamaditarren dinastiaren amaiera adierazten du, baina Bejaia hiriak oparoa izaten jarraitu zuen eta zientzialari ugariri harrera egin zien[8].
Agintariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hammad ibn Buluggin, 1014-1028
- Qaid ibn Hammad, 1028-1045
- Muhsin ibn Qaid, 1045-1046
- Buluggin ibn Muhammad, 1046-1062
- Bat-Nasir ibn Alnas, 1062-1088
- Al-Almazor ibn Nasir, 1088-1104
- Badis ibn Almazor, 1104
- Abd al-Aziz ibn Almazor, 1104-1121
- Yahya ibn Abd al-Aziz, 1121-1152
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Beni Hammad gotorlekua M'Sila Probintzian
-
Bejaia, Hamaditar hiriburua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Frantsesez) Khaldūn, Ibn; Slane, William MacGuckin baron de. (1852). Histoire des Berbères et des dynasties musulmanes de l'Afrique Septentrionale. Impr. du Gouvernement (Noiz kontsultatua: 2018-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vilá, Jacinto Bosch; López, Emilio Molina. (1998). Los almorávides. Universidad de Granada ISBN 9788433824516. (Noiz kontsultatua: 2018-01-21).
- ↑ (Frantsesez) Golvin, L.. (2000). Hammadides. Éditions Peeters, 3334-3345 or. ISBN 2-7449-0127-X..
- ↑ (Frantsesez) Cote, M.. (1991). Béjaïa. Éditions Peeters, 1408-1415 or. ISBN 2-85744-509-1..
- ↑ a b Qantara - Les Zirides et les Hammadides (972-1152). (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
- ↑ a b Bejaia : Une ville à l’histoire et à la civilisation millénaires. (Noiz kontsultatua: 2018-01-21).
- ↑ Serge., Ferchain,. (2000). La marine de guerre arabo-musulmane dans la mer méditerranée : depuis son apparition (vers 647) jusqu'au deuxième siège de Constantinople (717). Editions des écrivians ISBN 9782844345219..
- ↑ a b (Frantsesez) Histoire des Berbères et des dynasties musulmanes de l'Afrique Septentrionale. Impr. du Gouvernement.