Hadrianoren oroitzapenak
'Hadrianoren oroitzapenak' | |
---|---|
Hadrianoren bustoa. | |
Datuak | |
Idazlea | Marguerite Yourcenar (1951) |
Argitaratze-data | 1951 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Memoires d´Hadrien suivi de Carnets de notes de Memoires d´Hadrian |
Herrialdea | Frantzia |
Euskaraz | |
Izenburua | Hadrianoren oroitzapenak eta eranskin gisa Hadrianoren Oroitzapenei buruzko ohar-bilduma |
Itzultzailea | Joxe Austin Arrieta |
Argitaratze-data | 1985 |
Bilduma | Erdal literatura. Elaberria |
Orrialdeak | 417 |
Hadrianoren oroitzapenak eta eranskin gisa Hadrianoren Oroitzapenei buruzko ohar-bilduma Marguerite Yourcenar idazle frantsesaren nobela ezagunetariko bat da. Liburua, aldi berean, eleberri, historia eta olerki liburua da. Joxe Austin Arrietaren itzulpena, bestetik, euskal itzulpengintzaren gailur bat bezala ikusi izan da. Hadriano erromatar enperadore handiaren oroitzapenak irudikatuz eta birsortuz, egilearen asmoa zera izan zen: "XIX. mendeko arkeologoek kanpotik egin zutena barnetik berregitea". Liburu hau kultura hizkuntza gehienetara izan da itzulia.[1]
1948. eta 1950. urteen artean idatzi zen eta aleka argitaratu zen La Table Ronde aldizkarian. Lortu zuen arrakasta zela eta, liburu gisa argitaratu zen 1951n Librairie Plon argitaletxean.
Eleberria sei kapitulutan dago banatuta:
- Animula Vagula Blandula
- Varius Multiplex Multiformis
- Tellus Stabilita
- Saeculum Aureum
- Disciplina Augusta
- Patientia.
"Ene Marko maitea" esaldiarekin hasten da liburua eta gutun luze baten itxura hartzen du. Hadrianok Marko Aurelio bere bilobatzakoari idazten dio. Izan ere, Hadrianok Antonino Pio hartu zuen ondorengotzat adopzioaren bidez, eta Marko Aurelio haren semetzat hartuarazi zion Antonino Piori, beronen ondorengoa izateko.
Gutunean enperadoreak gai askori buruz oldozten du: bere agintaldia eta garaipen militarrak, maitasuna, adiskidetasuna, poesia, musika, artea, bidaiak, bakea eta Antinoo bere maitalea, baita sortu zitzaion samin handia ere, Antinook bere burua hil zuenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iñaki Kaminok Joxe Austin Arrietari eginiko elkarrizketa, 1985ko irailaren 8an, Argia astekarian.