HLA-B27
HLA-B27 | |
---|---|
Mota | proteina |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D015796 |
HLA-B27 giza antigeno leukozitario bat da, I motakoa, nukleodun zelula guztietan dagoena. Histokonpatibilitate konplexu nagusiaren (MHC, ingelesez) gene batzuek (gizakiaren 6. kromosoman daudenak) bere sintesia kodetzen dute. Bere frekuentzia populazio batean aldakorra da: europarren %8k du antigeno hori (HLA-B27) beren zeluletan, baina japoniarren % 1ek soilik [1]. Eskandinavian, sami herrian % 24raino iristen da antigeno horren frekuentzia.
HLA-B27 antigenoa oso lotuta dago hainbat gaixotasun autoimmuneekin: espondilitis ankilosatzailearekin, artritis erreaktiboarekin, psoriasiarekin eta Crohn gaitzarekin, besteak beste [2]. Esaterako, espondilitis ankilosatzailea duten gaixoen �k HLA-B27 antigenoa du zelulen gainazalean.
Hala ere, HLA-B27 duten gizabanako askok ez dute inongo patologia autoimmunerik. Horrek esan nahi du gaitza pairatzeko beste zerbait ere gertatu behar dela, gaitza pizten duen ingurugiroaren beste faktore bat.
I motako beste giza antigeno leukozitarioaren antzera, HLA-B27k zelulako (degradatu diren proteinak) edo zelulatik kanpoko peptido batzuk aurkezten dizkie T linfozitoei (CD8 klasekoei).HLA-B27 eta gaixotasun autoimmuneen lotura azaldu ahal izateko hainbat hipotesi proposatu dira. Horietako batek dio HLA-B27 antigenoak gaitasun berezia izango lukeela bakterio edo birus baten antigeno bat lotzeko. Mikrobio horren antigenoa eta HLA-B27koak mimetismo antigeniko handia izango balute, T linfozitoek (CD8 ) konplexu horri eraso egingo liokete, autoimmunitatea agertuz [3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ M. A. Khan (2010). "HLA and spondyloarthropathies". In Narinder K. Mehra (ed.). The HLA Complex in Biology and Medicine. New Delhi, India: Jayppee Brothers Medical Publishers. pp. 259–275. ISBN 978-81-8448-870-8
- ↑ HLA-B27 Labtet online
- ↑ Lopez de Castro, Jose A. (2007) En la génesis: HLA-B27 y patogenia de las espondiloartropatías Reumatología Clínica