H5P
H5P | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | PHP |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | MIT lizentzia, GNU General Public License eta Creative Commons Attribution 4.0 International (en) |
h5p.org | |
H5P (HTML5 Package-ren laburdura) javaScripten oinarritzen den software libreko edukien elkarlaneko marko bat da aukera ematen diena hainbat CMS edo edukien kudeaketarako sistemei (Moodle, WordPress, Drupal, Tiki...) plugin moduan txertatuta eduki interaktiboak sortzeko, partekatzeko eta berrerabiltzeko. Eskaintzen dituen berrogeita hamar tresna inguruen artean azpimarratu daitezke aurkezpenak, galdetegiak, irudi-mapak, denbora-lerroak...
Markoa osatzen duten elementu nagusiak hauek dira: edukien web editore bat, edukiak partekatzeko webgune bat, CMSentzako pluginak eta HTML5 baliabideak biltzen dituen fitxategi formatu bat, H5P izenekoa.
Software libre hau H5P Team izeneko elkarteko kideek garatzen dute eta 2018tik Mozilla Fundazioaren laguntza jasotzen dute.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]H5P, HTML5 Package software hau, software librea izanik, edozein hizkuntzatara itzul daiteke aldez aurretik garatzaileek baimena ematen dutelako. Boluntario talde batek euskarazko lokalizazioa egin du. Hizkuntza pakete osoa euskaratuta dago eta erabilgarri, pluginen bidez, Moodle, WordPressen eta Drupalen[1].
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «H5P - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).