Giumri
Giumri Գյումրի, Կիւմրի | |||
---|---|---|---|
city or town in Armenia (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Armenia | ||
Armeniako probintzia | Xirak | ||
Alkatea | Samvel Balasanyan (en) | ||
Izen ofiziala | Գյումրի Գյումրի Ալեքսանդրապոլ Լենինական Александропаль Александрополь Ленинакан Кумайри Լենինական | ||
Jatorrizko izena | Գյումրի, Կիւմրի | ||
Posta kodea | 3101–3126 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 40°47′00″N 43°50′00″E / 40.7833°N 43.8333°E | ||
Azalera | 46,2 km² | ||
Altuera | 1.509 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 121.976 (2011) −28.941 (2001) | ||
Dentsitatea | 2.640 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC 04:00 | ||
Hiri senidetuak | Plovdiv, Alexandria, Alexandria, Bialystok, Kutaisi, Osasco eta Kursk | ||
Matrikula | 45 am | ||
Hizkuntza ofiziala | armeniera | ||
gyumricity.am |
Giumri[1] (armenieraz: Գյումրի) Armeniako bigarren hiririk handiena eta Xirak probintziako hiriburua da. Armeniako ipar-mendebaldean dago, Erevan hiriburutik 126 km iparraldera. Akhurian ibaia hiriaren mendebaldeko auzoetan barrena igarotzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armeniako hiririk zaharrenetako bat da, eta zenbait izen izan ditu historian zehar. Hasieran Kumairi[1] izan zen, eta gero Giumri; gero, Alexandropol[1] (errusieraz: Александрополь; armenieraz: Ալեքսանդրապոլ), 1837-1924 bitartean; gero Leninakan[1] (errusieraz: Ленинакан; armeniera: Լենինական), 1924-1990 bitartean; eta, azkenik, Giumri berriro.
Hiri honetan sinatu zen 1920an Armeniaren eta Turkiaren arteko ituna (Alexandropolgo Ituna), bi estatuen arteko gerrari amaia eman ziona eta Sévresko Itunak ezarri nahi izan zuen Armenia Handiaren ametsari ere amaia eman ziona.
1988ko abenduaren 7an, lurrikara bortitz batek astindu zuen eskualdea: hiriko eraikinen erdiak eraitsi zituen, eta 15.000 pertsonatik gora hil ziren.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima kontinentala du. Neguak hotzak dira, -15 °C-rainoko tenperaturekin, eta udak beroak, 40 °C-rainoko tenperaturekin. Prezipitazioei dagokienez, urteko batez bestekoa 700 mm da.
Datu klimatikoak (Giumri) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 9.2 | 13.9 | 20.6 | 26.2 | 29.1 | 33.1 | 38.0 | 36.2 | 34.0 | 27.9 | 20.6 | 14.0 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -3 | -1 | 4 | 13 | 18 | 22 | 26 | 26 | 23 | 16 | 7 | - | 12.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -9 | -7 | -1 | 6 | 11 | 15 | 19 | 19 | 15 | 8 | 1 | -5 | 6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -14 | -12 | -6 | - | 5 | 8 | 12 | 12 | 7 | 1 | -3 | -9 | -0.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -36.0 | -35.0 | -30.1 | -16.0 | -7.6 | -3.6 | 1.4 | -1.1 | -4.1 | -14.6 | -23.8 | -31.2 | -36.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 23.7 | 26.7 | 28.2 | 54.5 | 84.6 | 73.9 | 43.2 | 35.7 | 26.0 | 38.5 | 28.2 | 22.8 | 486 |
Iturria: Weatherbase [2] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia. .: <iu> diptongo gisa ahoskatzekoa da.
- ↑ Weatherbase: Historical Weather for Gyumri, Armenia. Weatherbase. Retrieved on November 24, 2011.