Gyromitra parma
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Itxura
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gyromitra parma | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Discinaceae |
Generoa | Gyromitra |
Espeziea | Gyromitra parma |
Basionimoa | Discina parma |
Gyromitra parma Discinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du interes gastronomikorik.
Sinonimoa:Discina parma .
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apotezioa: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa, irregularra, hasieran kopa itxuran, gero zabaldu egiten da, ertza kanpora zabalduz.
Himenioa: Kolorea arre argitik arre-gorrixkara, zimurtsua. Kanpoko aldea argiagoa du.
Hanka: 6 cm artekoa, ildaskatua eta zimurtua.
Haragia: Hauskorra, zurixka, lodia. Usain eta zapore hautemanezinak.[2]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezezaguna.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Discina perlata delakoarekin nahas daiteke, hau gehienetan zur deskonposatuan hazten da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian. Normalean lurrean hazten da, ibaiertzeko basoetan, baina baita zurean ere. Urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Japonia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 738 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ Gyromitra parma: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q10512222
- Multimedia: Gyromitra parma / Q10512222
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gyromitra_parma&oldid=9985597"(e)tik eskuratuta