Edukira joan

Gwynedd

Koordenatuak: 52°50′N 3°55′W / 52.833°N 3.917°W / 52.833; -3.917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gwynedd
 Erresuma Batua
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Gales
ISO 3166-2GB-GWN
GobernuburuaGwynedd Council (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak52°50′00″N 3°55′00″W / 52.833333333333°N 3.9166666666667°W / 52.833333333333; -3.9166666666667
Azalera2.534,9252 km²
MugakideakIsle of Anglesey (en) Itzuli, Ceredigion, Conwy, Denbighshire eta Powys
Demografia
Biztanleria124.560 (2019)
382 (2018)
Dentsitatea49,14 bizt/km²
gwynedd.llyw.cymru

Gwynedd Galesko ipar-mendebaldeko konderri bat da, galesezko hiztunen ehunekorik handiena duena. Han lortzen ditu Plaid Cymru alderdi nazionalistak emaitza hoberenak. 2.548 km² ditu, eta 2005ean 118.000 biztanle inguru zituen.

Caernarfon (26.957 biztanle) du hiriburu eta hiri nagusia. Beste hiri garrantzitsu bat Bangor da, eta unibertsitatea du.

Mugakide ditu iparraldean Ynys Mon, hegoaldean Ceredigion, ekialdean Conwy, Sir Ddinbych eta Powys eta mendebaldean Irlandako itsasoa.

Gwyneddeko Erresuma antzinako lurraldea izan zen, V. mendetik aurrera garatu zena, Erromatar Inperioa jausi ondoren. XIII. mendera arte iraun zuen.

Galeserazko lurralde nagusietakoa da, biztanleen v hiztun galeseradunak izanda. Caernarfon hiriburua herrialde osoan galeserazko hiztun gehien daukan hiria da.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde horretan dago Snowdonia/Eryri izeneko mendigune eta natur parkea. Bertan, Snowdon/Yr Wyddfa (1.085 m) mendia dago, Erresuma Batuko hegoaldearen tontorrik altuena. Anglesey uhartea eta Llŷn penintsularen ikuspegi ederrak ere aipagarriak dira.

Ondasun nabariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portmeirion, Llechweddeko kobazuloak eta Caernarfon, Penrhyn eta Harlech gazteluak ikusteko adinekoak dira, lehen aipatutako inguru naturalaz gain.

Gwynedd oso lurralde nazionalista da, Plaid Cymru alderdia tradizionalki garailea izanda bertan. Halaber, bertakoak dira zenbait alderdikide esanguratsu.

Pertsonaia ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page