Edukira joan

Guy Poulou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guy Poulou
Euskal Hirigune Elkargoko kidea

2017ko urtarrilaren 23a -
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Ziburuko auzapeza

2014ko apirilaren 5a - 2020ko uztailaren 3a - Eneko Aldana-Douat (en) Itzuli
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Q65480707 Itzuli

2014ko martxoaren 30a - 2020ko maiatzaren 17a
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Ziburuko auzapeza

2008 - 2014
Hautetsia: local legislative term 2008-2014 in France (en) Itzuli
Ziburuko auzapeza

2001 - 2008
Albert Péry (en) Itzuli
Hautetsia: local legislative term 2001-2008 in France (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaZiburu1940ko azaroaren 15a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune2021eko urriaren 29a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakdentista, politikaria eta pentsioduna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errepublikanoak (Frantzia)

Guy Poulou (Ziburu, Lapurdi, 1940ko azaroaren 15a - Donibane Lohizune, 2021eko urriaren 30a) lanbidez dentista eta Ziburuko auzapeza izan zen.

Guy Poulou, 2001az geroztik izan zen Ziburuko auzapez. 2002an eta 2008an UMPrekin irabazi zituen hauteskundeak, bietan lehen itzulian, baina tirabirak izan zituen alderdian, eta hurrengo udal bozetan UMPtik kanpoko zerrenda eskuindar bat aurkeztu zuen: Aupa Ziburu. Dentista izanik lanbidez, 2005era arte jardun zuen zeregin horretan; baita soldadutzan ere.[1]

2014ko abenduaren 16an, Eneko Aldana Douat, Ziburu Biziko zerrenda buruak, herriko kontseiluan egindako galderari, mehatxuz erantzun zion Guy Poulou Ziburuko auzapezak.[2] Abenduaren 26an, Ziburu Bizi alderdi abertzaleak «gogorki» gaitzetsi zituen Guy Poulouk esandakoak.[3]

Eskuindar sutsua zen Poulou. Maiz izan dira kritikatuak Poulouren egin-moldeak. Batik bat, sumina piztu eta hautsak harrotu zituen auzapezak Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren auzian hartutako jarrerak. Orduan Poulouk zaldu zuen, ez zela ikastolen kontra, baina nabarmendu zuen Ziburuko ikastolaren aferak ez zuela aterabiderik. 2012an sortu zuten ikastola, eta, handik bi urtera, hitzarmena ez zietela berrituko erabaki zuen Poulouk. Neurri gogorrak hartu zituen ikastolaren kontra: auzitara jo zuen orain dauden lur eremutik kanporatzeko, eta, azkena, argindarra kendu zien, zentroa hustu zezaten.[4]

Poulou familia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michel Poulou lehengusua alkate izan zen 1981etik 1989ra bitartean, eta Michelen aita eta Guyren osaba Jean Poulouk 1946-1971 eta 1977-1981 urteen artean agindu zuen Ziburun. Lehen Mundu Gerran hil zen haren aitona, Julien Poulou.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]