Guerau de Liost
Itxura
Guerau de Liost | |||
---|---|---|---|
1931 - 1932 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Olot, 1878ko abuztuaren 30a | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Heriotza | Bartzelona, 1933ko apirilaren 2a (54 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, idazlea, poeta eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Fondeguilla | ||
Kidetza | Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Acció Catalana (en) Lliga Regionalista | ||
Guerau de Liost (Jaiotza-izena: Jaume Bofill i Mates ; Olot, 1878ko abuztuaren 30a - Bartzelona, 1933ko apirilaren 2a) kataluniar politikari eta poeta izan zen.
Zuzenbide-ikasketak egin zituen Bartzelonan, eta han hasi zen kazetaritzan. Lliga Regionalista alderdiko kidea eta La Veu de Catalunya egunkariko erredaktore nagusi izan zen hasieran. 1922an Acció Catalana alderdia sortu zuen, eta 1933an Lligara itzuli zen. 1908an eman zuen argitara lehen poema-bilduma, La muntanya d´ametistes (Amatistazko mendia), eta ondoren Somnis (1913, Ametsak), La ciutat d´ivori (1918, Bolizko hiria), Selvatana amor (1920, Amodio basatia) eta Ofrenda rural (1928, Nekazarien eskaintza).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.