Guano
Itxura
Guanoa (kitxua hizkuntzatik: wanu: ongarri) itsas-hegaztien eta saguzarren gorotzez osatutako materia da, ongarri gisa oso erabilia, Ozeano Bareko basamortuetan (Txilen eta Perun, batez ere) pilatzen dena.
Nitrogeno eta fosforo ugari du, eta baita potasio ere. Gorotzen azidotasunak basamortu-eremuen alkalinitatearekin konbinatzen du.
Aurreko mendeetan oso preziatua, bere nekazal-aplikazioak direla eta, gatazka iturri izan zen Amerikako zenbait estaturen artean (Txile eta Boliviaren arteko gudak, esate baterako). Gaur egun, hala ere, askoz gutxiago erabiltzen da ongarri moduan nekazaritzan, ongarri kimikoen mesedetan. Nekazaritza ekologikoan, baina, garrantzi handia izaten jarraitzen du.