Edukira joan

Guadalupe uhartea

Koordenatuak: 29°02′43″N 118°16′39″W / 29.04521°N 118.27754°W / 29.04521; -118.27754
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Mexikoko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guadalupe».
Guadalupe uhartea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Augusta (en) Itzuli
Garaiera769 m
Motauharte
Luzera35 km
Zabalera9,5 km
Azalera244 km²
Geografia
Map
Koordenatuak29°02′43″N 118°16′39″W / 29.04521°N 118.27754°W / 29.04521; -118.27754
KokapenaOzeano Barea
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Kalifornia Beherea
Ur-gorputzaOzeano Barea

Guadalupe uhartea (gaztelaniaz: Isla Guadalupe) Ozeano Barean dagoen uhartea da. Nahiz eta Mexikoko Gobernuak berak kudeatua izan, Ensenada udalerriaren zati bat da eta bere ekosistema paregabeari esker ezaguna da.

Kaliforniako penintsulako kostaldetik 241 kilometrotara dago eta 253,8 km²-ko azalera du.

    Datu klimatikoak (Guadalupe uhartea 1951–1980)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 27.8 30.0 30.0 28.4 29.5 31.3 31.7 35.0 32.2 32.2 30.6 28.8 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.9 19.6 19.8 20.1 20.8 21.8 23.0 23.9 24.2 23.2 21.6 20.1 21.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 15.5 15.6 15.6 16.1 16.7 17.6 19.0 20.1 20.3 19.4 17.9 16.3 17.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 11.8 11.6 11.6 12.0 12.4 13.1 14.5 15.9 16.4 15.5 13.8 12.5 13.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 3.5 3.4 2.2 1.0 6.2 7.6 8.0 8.8 5.4 6.2 4.5 0.9 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 16.3 21.6 18.0 9.5 1.1 1.2 0.4 0.2 0.6 5.1 12.3 22.2 108.5
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 2.16 2.00 2.55 1.10 0.37 0.14 0.12 0.07 0.17 0.82 1.89 2.32 13.71
Hezetasuna (%) 79 79 78 78 79 82 83 81 81 80 79 79 80
Iturria: Colegio de Postgraduados[1]

Lezo Urreiztieta euskal itsasgizon, abertzale, mugalari eta kontrabandistaren ametsean, uharte honetan Euskal Herri aske bat eraikitzea izan zen[2][3].

Kontua da garai batez Urreiztietak pentsatu zuela uharte bat erosi behar zuela euskaldunak hara bizitzera eramateko, Frantzia eta Espainia artean ezinezkoa ikusten baitzuen. Eta bitartean, erbestera joan, euskaldunen «odolustea» ikusten baitzuen. Gudari itsasontzia zen erabiltzekoa uharte hartara joateko bidaiarako. Eta atzeman zuen irla bat. Guadalupe uhartea zen, Pazifikoan. Euskal Herriaren hedadura zuen «Euskadi berria deituko zuenak».[4]

Joan zen Mexikora, hamar urtez familia Euskal Herrian utzita, uhartea erosteko asmoz. «Martin, klima zoragarria da urte guzian! 20 eta 25 graduren artean, atuna nahi beste…» esan zion Ugalderi. 100 urtez alokatzea proposatu zioten mexikarrek, baina ez zitzaion egokia iruditu[5][6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Colegio de Postgraduados. Normales climatológicas para Isla Guadalupe, B.C.. .
  2. Urkizu, Urtzi. (2023-07-26). «Martin Ugalde galdezka» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
  3. (Gaztelaniaz) Martinez, Josu. (2022). Lezo Urreiztieta: gudari de la utopía. Entrevistas con Martín Ugalde. Navarra: Pamiela ISBN 978-84-9172-274-8..
  4. (Gaztelaniaz) Martinez, Josu. (2022). Lezo Urreiztieta: gudari de la utopía. Entrevistas con Martín Ugalde. Navarra: Pamiela ISBN 978-84-9172-274-8..
  5. Ideia poetiko horren bila |. (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
  6. (Gaztelaniaz) Martinez, Josu. (2022). Lezo Urreiztieta: gudari de la utopía. Entrevistas con Martín Ugalde. Navarra: Pamiela ISBN 978-84-9172-274-8..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]