Edukira joan

Greta Keller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Greta Keller
Greta Keller, 1940 Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargaretha Keller
JaiotzaViena1903ko otsailaren 8a
Herrialdea Austria
HeriotzaViena1977ko azaroaren 4a (74 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaKarl Keller
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea, zinema aktorea eta cabaret performer (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0445643 Musicbrainz: a2cbe154-926d-4d69-925d-01547699c0f3 Discogs: 382118 Find a Grave: 90054301 Edit the value on Wikidata

Greta Keller,jaiotzez Margaretha Keller-Bacon (Viena, Austria, 1903ko otsailaren 8a - Ib., 1977ko azaroaren 4a), Alemanian eta Estatu Batuetan arrakasta izan zuen abeslari eta aktorea izan zen. Alemanez, frantsesez eta ingelesez kantatu zuen, estilo alemana eta estatubatuarra mezzosoprano ahots grabearekin konbinatuz.[1][2]

Vienan jaio zen, antzerkian debuta egin zuen Pavillonen, Peter Lorrerekin batera, eta Marlene Dietrichekin batera agertu zen Broadwayn. Max Reinhardt antzerki-zuzendari handiak zioen:

"bere ahotsa Jainkoak bakarrik suntsi ditzakeen horietakoa da".[3]

Greta Keller abesten, Scala (Berlin) 1936

1929an, Pragan diskoak grabatzeko kontratatu zuten, eta, gero, Berlinen, konsagratu zen. The Great Lady Of Chanson/ Abestiaren Dama handia ezizena jarri zioten.

Alemaniatik alde egin zuen 1938 aldera eta Bigarren Mundu Gerran New Yorken bizi izan zen. Hollywooden David Bacon aktorearekin ezkondu zen, Masachusseteko Gaspar Bacon gobernadorearen semearekin, J.P. Morganeko kide batekin, eta, ondoren, Theodore Roosevelten estatu-idazkariarekin. Bacon 1943an hil zuten - Howard Hughes-ek babesten zuen.

Kantuak Parisera eraman zuen, Vienako azentua inoiz galdu gabe, Marlene Dietrich berlinarraren eta New Yorken antzeko estiloarekin, 1960-62 bitartean Waldorf-Astoria Hotelaren klubean, Paul Anka, Noel Coward eta Jacques Brel eta Saint Moritzeko Palace-Hotelean.[4]

1973tik 1977ra Wolfgang Nebmaierrekin bizi izan zen.

Filmografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Der Mann, der Mörder Sucht, (1931)
  • Das Lied vom Leben, (1931)
  • Melodie der Liebe (1932)
  • Der Abenteurer von Paris, (1936)
  • Reunion in France (1942)
  • Ein Herz spielt falsch, (1953)
  • Blaue Stunde (1967)
  • Cabaret (1972) bere ahotsa "Heiraten" kantatuz entzuten da.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Greta Keller - Biografía, Patrimonio, Edad, Peso, Altura, Relaciones. 2022-04-12 (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  2. «Brown, Julie; Davison, Annette (2013). The Sounds of the Silents in Britain. - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  3. «Greta Keller Max Reinhardt - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  4. Brel, Jacques. Oxford University Press 2001 (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]