Edukira joan

Grand Slang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grand Slang
Grand Slang
Datuak
Mota Sans-serif
Sorrera data 2019
Diseinatzailea(k) Nikolas Wrobel
Enpresa Nikolas Type
Aldaerak Grand Slang B Side
Adibidea
Adibidea: Grand Slang

Grand Slang sans-serif letra-tipo kaligrafikoa da. Nikolas Wrobel diseinatzaile grafiko alemaniarrak sortu zuen eta 2019ko irailaren 1ean argitaratu zen Nikolas Type letra-tipoak garatzeko aplikazioaren bidez.[1]

Grand Slang letra-tipoaren diseinua XX. mendearen estatubatuar kaligrafia eta Oscar Ogg eta William Addison Dwiggins estatubatuar kaligrafoen lanetatik inspiratuta dago. Diseinatzailearen bilduma pertsonaletik eta 40ko eta 50eko hamarkadetan estatubatuar filmetan agertzen diren seinaleetatik ere dator inspirazioa.[2]

Letra-tipo hau sendo eta malgua da aldi berean, kaligrafia eta forma geometriko garbiak nahastuz.[3] Sendotasun eta malgutasun arteko oreka bat erakusten du, 310 glifo baino gehiagorekin, bertan letra xeheak eta larriak, zenbakiak, puntuazio-markak, tonuak, diakritikoak, konbinazioak eta ikurrak daude.

Grand Slang izena, grand (handi) eta slang (hainbat hizkuntzatan erabiltzen den jerga) hitzek osatzen dute.

Grand Slang letra-tipoa OpenType eta Web Open Font Format fitxategi-formatuen bidez eskuragarri da, diseinu grafikorako, web diseinuan, aplikazioetarako eta liburu elektronikoetarako egokia. Latindar alfabetoa oinarritutako Europako hizkuntzetan idaztea onartzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Moody, Elliott (10 September 2019). "Grand Slang from Cologne-based foundry Nikolas Type is inspired by 20th-century calligraphy". The Brand Identity. United Kingdom. Archived from the original on 23 October 2021. Retrieved 6 February 2024. His latest release, Grand Slang, is inspired by mid-20th-century calligraphy, mixing characteristics of both serif and grotesque letterforms to create a modern perspective on the art form.
  2. Riechers, Angela (5 November 2019). "A German Typographer's Homage to Mid Century American Calligraphy Masters". AIGA Eye on Design. Archivedfrom the original on 30 September 2022. Retrieved 6 February 2024. Grand Slang's funky modern letterforms owe a debt to the masterful calligraphy of mid 20th-Century American designers Oscar Ogg and William A. Dwiggins. Nikolas Wrobel, a typeface designer based in Cologne, Germany, also drew upon signage spotted in U.S. movies from the '40s and '50s.
  3. Старцева, Полина (12 December 2023). "Шрифт Grand Slang: где используют и с чем сочетают". Skillbox (in Russian). Archived from the original on 14 December 2023. Retrieved 6 February 2024.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.