Edukira joan

Gosearen hilarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gosearen hilarria

Gosearen hilarria, Goi Egiptoko Asuandik gertu dagoen Sehel uhartearen hegoaldeko muturreko harri azaleratze baten goikaldeko harkaitzetako baten ekialdeko aurpegian grabatutako hogeitamabi zutabetan idatzitako testu bat da.

1889an aurkitu zuen Charles Wilbourrek eta Brugschek eta Pleytek 1891n, De Morganek 1894an, Sethek 1901ean, Barguetek 1953an eta Miriam Lichteimek 1973an itzuli zuten.

Testua, Egiptoko III. dinastiako faraoi ospetsua izan zen Djoserren erregealdiaren 18. urtean datatua dago, hilarria, askoz beranduago, ptolomeotar dinastiaren garaian grabatua izan zen arren. Erregeak, Niloren urak, zelaiak ureztatzeko hainako mailara iristen ez zirelako herrialdeak jasan zuen goseteagatik zuen ardura kontatzen du. Faraoiak, Imhotepi deitu zion, eta halako nahigabea zergatik gertatzen zen galdetu zion. Eta honek, gosetearen amaiera, "Niloren iturrien jauna" zen Jnum jainkoari erregutzeko aholkatu zion. Hortik hain urruti grabatu izana.

Hilarriak, honako arlo hauek lantzen ditu: Gosetearen deskribapena, Hermopoliseko liburutegira bisita, Imhotepen ezagutarazteak, Djoserren kantuak eta errege dekretu bat. Seigarrena eta hogeitabigarren zutabeen artean daudenetan, eraikuntza moduei buruz hitz egiten da, hamaikagarrenetik hamazortzigarrenera, Imhotepek, Elefantinako harkaitz eta mineral ezberdinak deskribatzen ditu, eta, hamazortzigarrenetik hogeigarrenerarte, erregearen ametsa deskribatzen da.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]