Gosariak
Gosariak | |
---|---|
Gose (musika taldea)en albuma | |
Egilea(k) | Gose (musika taldea) |
Argitaratze-data | 2014 |
Izenburua | Gosariak |
Banatze bidea | disko konpaktu |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | trikitia eta musika elektronikoa |
Hizkuntza | euskara |
Zatiak | 11 kanta |
Hitzak | Joseba Sarrionandia |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gose (musika taldea) |
"Gosariak" Gose musika taldeak 2014an Joseba Sarrionandiaren hitzekin argitaratutako diskoa da.[1][2][3][4] 2015eko Korrika kulturalaren barruan aritu ziren kontzertuak ematen Euskal Herrian zehar.
Joseba Sarrionandiaren poema asko musikatu dituzte hainbat abeslarik, 2022an 101 kantu zeuden 57 diskotan banatuta).[5] Baina Sarrionandiak ez ditu hainbeste sortu kantua izateko asmoarekin; normalean poesia idatzi du, eta poesiak hartu zituzten kantu bihurtzeko. Gose taldearentzat, preseski, kantuak idatzi zituen, eta Ines Osinagarekin batean aurkezten ditu ezker-eskuin 2022az geroztik.[6]
Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza zegoen artean, bere hutsunea utzi zuen. Testuok Gose taldearen eskuetara iritsi ziren eta kantu bihurtu zituzten. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok "tabako, ardo ta kanelaz".[7]
Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia 2022an hasi ziren «Olatu arteko txalupa arraroa» kontzertu ikuskizuna eskaintzen herriz herri.[8]
« | Bidaia luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. | » |
—Poetak Maiatzean[7] |
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Banku atrakatzaileak (HItzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Errua (HItzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Zoroetxeko harresia (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Anaren hiri arraroa (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Katuen kantua (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Bi D-ak)
- Txalupa (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Alegrantziaren aldeko konjura (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Eguna (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Bederatzi te kikara basamortu ertzean (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Non dago gure askatasuna? (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
- Belengo albistiek (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Gose)
-
Gose (2012)
-
Sarrionandia (2016)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gosariak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
- ↑ «Gose: 'Sarrionandiarekin topo egiteko puntua bilatu behar izan dugu'» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
- ↑ «Gose taldeak 'Gosariak' disko berria aurkeztu du» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ «Ines Osinaga: 'Ikurritzak berritu behar dira, eta barrikadak'» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
- ↑ Joseba Sarrionandia - Diskografia - Wikipedia. 2022-09-25 (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
- ↑ Etxebarria, Joanes. «Sarrionandia intimitatean» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ a b «Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga kontzertuan» Poetak Maiatzean (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ «Olatu arteko txalupa arraroa» www.victoriaeugenia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ines Osinaga
- Memoriaren mapan (Ruper Ordorika).
- Hau da ene ondasun guzia (Txalaparta eta Esan Ozenki)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olatu arteko txalupa arraroa Joseba Sarrionandia, Ines Osinaga. Zaldiarri, hea.eus (Ea, 2022-01-25). Gosariak diskoko liburuxka olerkiekin eta azalpenekin.
- «Gose: 'Sarrionandiarekin topo egiteko puntua bilatu behar izan dugu'» Euskadi Irratia, Faktoria, EITB, 2014-10-27
- «Joseba Sarrionaindiaren hitzak Gose taldeak musikaturiko Gosariak» Radio Vitoria, EITB, 2014.10-31
- Olatu arteko txalupa arraroa Joseba Sarrionandia, Ines Osinaga. Literatura Literatura Poesia orduak. Donostia Kultura. 2022-09-08