Edukira joan

Gorako jauzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yelena Slesarenko 2007ko ekitaldi batean.

Gorako jauzia[1]altuera-jauzia[1] izenaz ere ezaguna— atletismoko proba bat da, parte hartzaileek langa horizontala korrikaldi laburra eta jauzi batekin gainditu behar izatean datzana. Antzinako Greziatik praktikatzen da, eta historian zehar arauak aldatu egin dira eta jauzilariek teknika gero eta hobeak erabiltzen dituzte. Izan ere, garai modernoetan ere erabilitako 'sabel-arrabol' teknika ia baztertuta dago gaur egun, Dick Fosburyk Fosbury Flop edo bizkarreko teknika probatu eta laster samar hedatu zenetik. Ordura arte, munduko errekorra Valery Brumel sobietarrarena zen, 1963an teknika zaharrarekin 2,28 metroko altuera gainditu baitzuen.

Langa gainetik gainditu eta langa erori ez.

Teknika berria, barrarantz, zeharkako noranzkoan eta kurba bat eginez korrika joatean datza; behin barra ondora iritsita, honekiko bizkarrez eta gertueneko besoa luzatuta jauzi egiten da gero. Era hau, askoz eraginkorragoa da ikuspuntu biomekanikotik, jauzilariaren grabitate-zentroa eta gainditu beharreko barraren artean tarte txikiagoa uztea ahalbidetzen baitu, honela, altuera irabaziz.

Javier Sotomayor kubatarrak 1993an munduko errekorra ezarri zuen (2,45 m), eta emakumezkoen markarik onena bestela Stefka Kostadinova bulgariarrarena da (2,09 m 1987an).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2014]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.