Gizon Ikusezina
Gizon Ikusezina | |
---|---|
Lehen argitalpenaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | Herbert George Wells (1897) |
Argitaratze-data | 1897 |
Generoa | zientzia-fikzioa, beldurrezko eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Invisible Man |
Hizkuntza | ingelesa |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Euskaraz | |
Izenburua | Gizon Ikusezina |
Itzultzailea | Miren Arratibe |
Argitaratze-data | 1997 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 248 |
ISBN | 9788483250419 |
Gizon Ikusezina (jatorrizko ingelesezko izenburua The Invisible Man) Herbert George Wells ingeles idazleak idatzitako zientzia-fikziozko eta beldurrezko eleberri bat da. 1897an Pearson's Weekly astekarian atalka argitaratua izan zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Griffin zientzia aurkikuntza garrantzitsu bat lortuz dirua irabazi duen ingeles mediku buruargi bat da, horretarako izaki bizidunak nahiz objektuak ikusezin bilakatzeko modua topatzea otu zaio.
Esperimentuak burutzeko West Sussex konderriko Iping udalerrira joango da, bertako The Coach and Horses ostatuan bizitzen jarriz. Laisterrera, kanpotarraren itxura bitxi eta jokaera ezohikoak herritarrengan esamesak eta beldurra piztuko ditu. Harrotzak beroki lodi eta luzea eta eskularruak jantzi eta bere aurpegia guztiz estaltzen duten benda, betaurreko eta hegal zabaleko kapela daramatza, gainera, bakar-bakarrik egon nahi du, ia egun osoz bere gelan sartuta eta laborategiko gailu eta substantzia kimikoen artean igaroz, kanpora soilik gauez ateratzen delarik.
Itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997an Miren Arratibelek euskaratu zuen.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Invisible Man (1933)