Gizateriaren ondarea Portugalen 15 eremu edo eraikinek osatzen dute. Horietatik 14, kultura arrazoiengatik izendatu dituzte; eta hamabosgarrena, natura arrazoiengatik. Hona hemen zerrenda, eskualdeka banatuta:
Irudi zaharrenak K.a. 22.000 eta 10.000 urteen artean granitoaren gainean egindako irudiek osatzen dute. K.a. V eta I mendeen artekoak ere badaude. Portugal (Coa Harana) eta Espainia (Siega Verde) artean kokaturik dagoen eremua da.
Douro ibaiaren ertzean kokaturiko mahastiek osatzen dute, eremu malkartsuetan landaturik daude. Erromatarren garaitik datorren tradizioa da. Jatorrizko izendapena dute.
Portugalgo konderriaren lehen hiriburua izan zen. Ondasun arkitektoniko ugari ditu, gaztelua, Bragantzako dukeen jauregia, Oliveirako Andre Mariaren eliza...
XII mendean Templuko Ordenak eraiki eta bere egoitza nagusia bihurtu zen. Mairuen aurkako defentsa lerroa osatu zuen. Henrike Nabigatzailea maestrea izan zen eta espediziotako aberastasunak medio komentua berriztuz joan zen.
Mairuen gaztelu garrantzitsua izan zen bertan eta ondoren Penako jauregia Portugalgo errege-erreginen udako egoitza izan zenez Portugalgo aristokraziak bertan eraiki zituen jauregiak.
Alentejoko hiriburu historiako da. Erromatarren garaiko aztarnak ditu eta Erdi Aroko eraikinak ere bai. Évoratik 10-15 kilometrotara Paleolito garaiko trikuharri eta harrespilak ere badaude.
Bertako landaretza mota babesteko izendatu zen, izan ere hasierako basoaren inguru mantentzen baita. Hala ere Europan dagoen laurisilva basoo handiena da.