Edukira joan

Gizarte rol

Wikipedia, Entziklopedia askea

Soziologian, gizarte rola aktore sozialek gizartean integratuak izateko behar duten jokabidea adierazten du.[1], edota Goffmanen hitzetan esanda, rola da estatus jakin bat lortu duen pertsona batengandik espero den jokabidea.[2] Rolen inguruko hainbat teoria desberdin egonagatik, guztiek oinarrizko proposizio batzuk onartzen dituzte:

  1. Lanaren banaketa sozialak posizio espezializatuen arteko elkarrekintza forma hartzen du: gizarte rolak.
  2. Rol horiek gizabanako batengandik (edo erakunde batengandik) espero daitezkeen portaerak dira, estatus sozialarekin lotutako funtzio egikaritzan.
  3. Rol horiek betetzen dituzten pertsonak edo pertsona multzoak aktore sozialak dira.
  4. Rolak legitimoak direnean, gizabanakoak prest dira rolera egokitzeko esfortzuak egiteko, eta baita rolari lotutako gizarte-arauen hausleak zigortzeko ere.

Hainbat rol aldi berean egikaritzeak rol gatazka sor dezake, eta hala, interes gatazka.

Rolen barneratzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rolak barneratzea sozializazioaren giltzarri nagusietakoa da. Rol bat egikaritzen ikasteak bi atal bereziten ditu:

  1. Erantzukizunak betetzen eta eskubideak eskatzen ikastea.
  2. Rolari lotutako jarrerak, sentimenduak eta espektatibak barneratzea.

Azken hori jotzen da garrantzitsuena sozializazioan, izan ere, nahiko erreza baita zenbait zeregin nola betetzen diren ikastea, adibidez, haurrari fardela aldatzea, baina rola benetan arrakastaz barneratzeko eta egikaritzeko ezinbestekoa da zeregin horiek egintza atsegingarri eta zoriontsu bezala bizitzea. Eta rol bat ezin da zoriontsu eta arrakastaz bete, rol hori duintzat eta egokitzat onartzeko sozializatuta egon ezean.

Rolen sozializazioa oso goiz hasten da, haurtzaroan. Modu inkontzientean barneratzen da eta horretarako bitarteko izaten dira jolasak, ipuinak, familiakoen arteko elkarrizketak entzutea, helduen imitazioa eta abar.


Soziologian, hainbat gizarte rolen arteko bereizketa egiten da:

  1. Rol kulturalak (adib. apaiza)
  2. Lanaren banaketarekin lotutako rolak (adib. irakaslea, eskola zuzendaria)
  3. Egoerari lotutako rolak (adib. istripu baten lekukoa)
  4. Rol soziobiologiakoa (adib. gizakiaren kokapena ekosisteman)
  5. Genero-rolak edo familiakoak (adib. gizon, emakume, aita...)

Rolak eta estatusak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rolak eta estatusak lotuak daude eta bien arteko nahasketa gertatzen da maiz, izan ere, fenomeno berdinaren alderdiak dira. Estatusa, eskubide eta erantzukizun saila da, eta rola, aldiz, erantzukizun eta eskubide horien jarduera zehatza da.[2]

Estatus sozialek ez dute izaten rol bakar bat, elkar loturik dauden rol sail bat baizik.[3] Rol horiek era berean bete daitezke, nahiz eta, zenbaitetan horrek rol gatazkak sor ditzakeen. Adibidez, emazte bat, emazte ez ezik, izan daiteke ere alaba, ama, bizilaguna, ikaslea edo langilea, igandero mezetara doan kristau zintzoa... Rol bakoitzak egokitze modu erabat ezberdinak izan ditzake. Rolak arrakastaz betetzeak ez du halabeharrez multzoko rol guztiak ondo egitea eskatzen, horrek ez baitu estatusa erabat kolokan jartzen; gerta daiteke, adibidez, gizon bat oso aita arduratsua izatea baina ohaide txarra izatea, edota sermolari bikain bat administratzaile txarra izatea.[2]

Rol atxekiak eta lortuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rolen gatazkak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Gizarte rolaren definizioa
  2. a b c Paul, B. Horton; L. Hunt, Chester. (1994). Soziologia. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzua, 110 or. ISBN 84-7585-642-X..
  3. (Gaztelaniaz) Merton, Robert. (1959). Social Theory and Social Structure. Free Press, 369 or..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]