Edukira joan

Gizarte-langintza

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gizarte-langintza pertsona, familia, talde eta komunitateen gainean egindako jarduera tekniko antolatua da, euren ongizate eta gizarte-funtzionamendu egokiago baten alde [1][2]. Gizarte-langileek hainbat pertsona eta familiari laguntzen diete euren arazo pertsonalak eta gizarte mailakoak konpontzen, hala nola baliabideen eskasia, egokitzapen-arazoak, aisialdi eta harreman mailakoak eta etxebizitza arlokoak.

Gizarte-langilearen lanbideak bi alderdi ditu: batetik, laguntza; eta bestetik, lagundutako pertsonen gizarte sustapenaren alderdia.

Gizarte-langintzako ikasketak dituztenek jarduera inguru ezberdinetan betetzen dute bere lana, oro har:

  • Lehen arretarako gizarte zerbitzuak
  • Hezkuntza zerbitzuak
  • Osasun zerbitzuak
  • Zuzenbide administrazio zerbitzuak
  • Lan inguruko zerbitzuak
  • Lanbidearen jardunaldi librea
  • Irakaskuntza eta ikerketa soziala
  • Solidaritatea, elkarlana eta garapenerako laguntza
  • Etxebizitza zerbitzua
  • Migrazioak, gutxiengoak eta demografia
  • Erakunde sozialak, elkarteak, fundazioak
  • Nazioarteko zerbitzu eta erakundeak

Gizarte-langileak gizarte-zientziak aplikatzen ditu, hala nola soziologia, psikologia, zientzia politikoa, osasun publikoa, garapen komunitarioa, zuzenbidea eta ekonomia, bezeroak sistemekin konprometitzeko, ebaluazioak egiteko eta arazo sozial eta pertsonalak konpontzeko esku-hartzeak garatzeko; eta gizarte-aldaketa lortzeko. Gizarte-langintzaren praktika, sarritan, mikro-lanean banatzen da, gizabanako edo talde txikiekin zuzenean lan egitea eskatzen duena; eta makro-lanean, komunitateekin lan egitea eskatzen duena, eta, gizarte-politikaren barruan, aldaketa eskala handiagoan sustatzea.[3]

Gizarte-langintzaren industria XIX. mendean garatu zen, bere sustraietako batzuk borondatezko filantropian eta herri-antolamenduan izanik.[4] Hala ere, gizarte-beharrentzako erantzunak askoz lehenagokoak ziren, batez ere erakunde pribatuenak eta erakunde erlijiosoenak. 1930eko hamarkadako Industria Iraultzaren eta Depresio Handiaren ondorioek presioa egin zioten gizarte-lanari, diziplina zehatzago bihurtzeko.[5]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Moix Martínez, Manuel. (2004). «El Trabajo Social y los Servicios Sociales. Su concepto.» Cuadernos de Trabajo Social 17: 131-141..
  2. Gizarte-Langileen Nazioarteko Federazioak eta Gizarte-Langintza Eskolen Nazioarteko Elkarteak definizio ofizial hau ematen dute: Gizarte langintzak gizarte aldaketa, giza-harremanei buruzko arazoen konponbidea eta herriaren sendotze eta askapena, ongizatea hobetze aldera, sustatzen ditu. Giza-portaerari eta gizarte-sistemei buruzko teorien erabilpenari esker, Gizarte Langintzak pertsonek euren ingurukoekiko harremanak ditu helburu. Giza Eskubideak eta Gizarte Justizia funtsezkoak dira Gizarte Langintzan.
  3. (Ingelesez) Turner, Francis J.. (2005-09-07). Encyclopedia of Canadian Social Work. Wilfrid Laurier Univ. Press ISBN 978-0-88920-436-2. (Noiz kontsultatua: 2020-07-08).
  4. (Ingelesez) «Charity Organization Societies: 1877-1893» Social Welfare History Project 2013-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-07-08).
  5. (Ingelesez) Hopps, June Gary; Lowe, Tony B.; Stuart, Paul H.; Weismiller, Toby; Whitaker, Tracy. (2008). «Social Work Profession» Encyclopedia of Social Work (Oxford University Press)  doi:10.1093/acref/9780195306613.001.0001/acref-9780195306613-e-376. ISBN 978-0-19-530661-3. (Noiz kontsultatua: 2020-07-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]