Edukira joan

Giovanni Bononcini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanni Bononcini

kapera-maisu

Bizitza
JaiotzaModena1670eko uztailaren 18a
HeriotzaViena1747ko uztailaren 9a (76 urte)
Familia
AitaGiovanni Maria Bononcini
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Giovanni Paolo Colonna (en) Itzuli
Giovanni Maria Bononcini (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta biolontxelista
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuatxeloa

Spotify: 6fFYij0rd4LFGIOka3r6j5 Musicbrainz: 5deac8fb-b0a4-48dc-88ff-3bf92858a527 Discogs: 1356889 IMSLP: Category:Bononcini,_Giovanni Allmusic: mn0001177982 Edit the value on Wikidata
Giovanni Bononciniren karikatura, Pier Leone Ghezzik egindakoa, 1720an.

Giovanni Battista Bononcini (Modena, 1670eko uztailaren 18aViena, 1747ko uztailaren 9a) musikagile eta biolontxelo-jotzaile italiarra izan zen. Bere lanak Barrokon, Opera Eskola Napolitarra barruan kokatzen dira.[1]

Bere aita Giovanni Maria Bononcini biolin-jotzaile eta konpositorearengandik jaso zituen bere lehen musika-eskolak. G. Buoni eta G. P. Colonnaren ikasle ere izan zen. 1685ean argitaratu zituen bere lehen biolontxelo-lanak, eta bi urte geroago biolontxelo-jotzailea zen Boloniako San Petronion. Akademia Filarmonikoan sartu zen eta 1688an San Giovanni in Monteren kapera maisu izan zen. Beranduago, Bolonia utzi eta Erromara joan zen, non lau urtez bizi izan zen. 1700ean Vienako Gorte Inperialeko konpositore izendatua izan zen, eta Berlinera gonbidatu zuen Sofia Karlota Hannoverkoa erreginak. Zenbait urtez Italian egon ondoren, Londresera abiatu zen, non bere operak jada ospetsuak ziren. Marlborougheko dukeak babestu zuen eta Händel musikagilearekin lehiatu zen baina porrot izan zuen zeren eta azken honek erregearen babesa baitzuen. Antonio Lottik plagioa leporatu zion[2] eta eskandalu horrek Ingalaterra uztera behartu zuen 1727an, eta Paris eta Lisboan kontzertu bira batzuk egin ondoren, Vienara erretiratu zen, non pobrezian hil zen.[3][4][5]

Giovanni Battista Bononcini operaz interesatu zen batez ere. Europan napolitar estiloa ezagutzera eman zuen, honen ordezkaririk handiena zelarik, Leonardo Vinci eta Leonardo Leorekin batera eta Scarlattiren ondoren, bere jatorria boloñarra izan arren. Bere estiloa, Apostolo Zeno libretistarekin duen elkarlanaren eragina da. Bere karrera arrakastaz betea egon zen, baina, batzuetan, Alessandro Scarlattiren jeinu benetakoenari kalte egin zion. Bere anaia Antonio Maria Bononcini ere musikagilea izan zen.

  • Musika instrumentala: Trattenimenti da camera a tre, concerti, sinfonie, duetti; klabizenbalorako lanak, sonatak…
  • Ahots-musika: Anthem fúnebre (1722), Te Deum (1748); oratorioak, San Nicola de Bari (1699) eta La Conversione di Maddalena (1701) tartean.
  • Antzerki musika: kantatak, 20 serenatak eta operak:
    • Xerse, 1694;
    • Il trionfo di Camilla, 1696;
    • L'amore eroica fra pastori, 1696;
    • La clemenza di Augusto, 1697;
    • La fede pubblica, 1699;
    • Gli affetti più grandi vinti dal più giusto, 1701;
    • Cefalo, 1702;
    • Etearco, 1707;
    • Maria fuggitivo, 1708;
    • Astarto, 1720;
    • L’odio e l'amore, 1721;
    • Crispo, Londresen antzeztua, 1722;
    • Griselda, 1722;
    • Erminia, 1723;
    • Calphurnia, 1724;
    • Astianatte, Londresen antzeztua, 1727;
    • Alessandro in Sidone, Viena, 1737;
    • Zenobia, Viena, 1737.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.treccani.it/enciclopedia/giovanni-bononcini/
  2. Piotr Kaminski, Mille et un opéras, Fayard, coll. « Les indispensables de la musique », 2003, 1819 or. (ISBN 978-2-213-60017-8), 559 or.
  3. Marc Honegger, Dictionnaire de la musique : Tome 1, Les Hommes et leurs œuvres. A-K, Paris, Bordas, 1979, 1232 or. (ISBN 2-04-010721-5), 129 or.
  4. Dictionnaire de la musique, Marc Vignalen zuzendaritzapean, Paris, Larousse, 2011, 1516 or. (ISBN 978-2-03-586059-0), p. 151
  5. https://www.buscabiografias.com/biografia/verDetalle/9523/Giovanni Bononcini

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]