Giorgio Caproni
Giorgio Caproni | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Livorno, 1912ko urtarrilaren 7a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1912ko urtarrilaren 7a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1990eko urtarrilaren 22a) |
Heriotza | Erroma, 1990eko urtarrilaren 22a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, literatura-kritikaria, itzultzailea eta partisanoa |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Giorgio Caproni (Livorno, 1912ko urtarrilaren 7a - Erroma, 1990eko urtarrilaren 22a) italiar poeta izan zen.
Biolin- eta musika-ikasketak hasi bazituen ere, oso gaztetatik jo zuen literaturaren bidetik. Genevan bizi izan zen 1938. urtea arte eta bertako aldizkarietan idatzi zituen lehenengo poemak. Lehenengo bilduman Come un´allegoria (1936, Alegoria bat bezala), garai hartako Florentziako higikunde hermetikoarekiko urruntasuna erakusten du. Handik bi urtera Ballo a Fontanigorda ed altre poesie (1938, Dantza Fontanigordan eta beste poema batzuk) argitaratu zuen. 1939an Frantziaren kontra borrokatu behar izan zuen. Prosa-liburu batean agertzen da drama hura: Giorni aperti (1942, Egun irekiak). 1943an Cronistoria liburua argitaratu zuen eta Caproniren beste aldi bat hasi zen lan horrekin, oinazean eta tristuran barneratu zena. Il Seme del piangere (1959, Malkoen hazia) lanarekin erritmo herrikoietara, ironiaren bidera, itzuli zen. 1960. urtetik aurrerako lanetan Jainkoaren eta ezerezaren inguruko ikerketak agertzen dira. 1975ean, Il Muro della terra (Lurraren harresia) lanean, Caproniren pentsamoldearen oinarria agertzen da: nola sinets dezake arrazoizko gizaki batek jainko irrazional batengan? Azken liburuak Il Franco Cacciatore (1982, Basa-ehiztaria) eta Il Conte di Kevenhüller (1986, Kevenhüllerreko kondea) ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.