Gifuko gaztelua
Gifuko gaztelua 岐阜城 | |
---|---|
岐阜城 | |
100 Fine Castles of Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Gifu |
Core city of Japan | Gifu |
Kokapen fisikoa | Mount Kinka (en) |
Ur-masa | Nagara ibaia |
Koordenatuak | 35°26′02″N 136°46′56″E / 35.4339°N 136.7822°E |
Historia eta erabilera | |
Siege of Inabayama Castle | |
Berreraikuntza | 1956 |
Komisarioa | Nikaidō clan (en) |
Izenaren jatorria | Qishan County (en) |
Erabiltzailea | Saitō clan (en) |
Suntsipena | 1601 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Hisashi Kido (en) |
Eraikitzailea | Dai Nippon Construction (en) |
Materiala(k) | Hormigoi armatua |
Ondarea | |
Irekiera egunak | egunero |
Webgune ofiziala | |
Gifuko gaztelua (japonieraz: 岐阜城 Gifu-jō ) Japoniako Gifu hirian dagoen japoniar gaztelua da. Kinka mendiaren tontorrean dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gifuko gaztelua Nikaidō leinuak eraiki zuen 1201 eta 1204 artean, Kamakura Aroan, hasiera hartan Inabayama gatelua (稲葉山城 Inabayama-jō) izenarekin. XVI mendean Oda Nobunagak gaztelua menperatu zuenean izena aldatu zion, Gifu bihurtuz, eta gaztelua berriztu handitu eta gotortu egin zuen.
1600ko Gifuko gazteluaren borroka Sekigaharako burrokaren aurrekaria izan zen. Borroka horretan gaztelua oso kaltetua izan zen eta bertako material ugari hiriko beste gaztelua gotortzeko erabili zen, Kanō gaztelua hain zuzen ere. Gaur egun Kanō gazteluaren hondarrak baino ez daude.
Gifuko gazteluak egoera txarrean bada ere aurrera jarraitu zuen baina Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek erabat suntsitu zuten. 1950 hamarkadan Gifu gaztelua berreraiki zen oraingoan zementuzko egitura egin zitzaiolarik.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru solairutako gztelua da eta barnean Gifuko historia azaltzen duen erakusketa zabala dago; mapak, armak, irudiak eta beste hainbat objetu ikus daitezke.
Goiko solairuan behatokia dago eta bertatik 360º-tako panoramika ederra ikus daiteke, Nagara ibaia eta hegoaldean dagoen Nagoia hiria besteak beste.
Gazteluaren ondoan Gifu gazteluaren artxibo museoa dago.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Dorre nagusia.
-
Museoa.
-
Nagara ibaia, gatelutik ikusia.
-
Kinka mendia.
-
Kinka mendirako teleferikoa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Webgune ofiziala