Edukira joan

Gerraren aurpegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerraren aurpegia
Jatorria
Sortzailea(k)Salvador Dalí
Sorrera-urtea1940
IzenburuaLe visage de la guerre (Het aangezicht van de oorlog
Mugimenduasurrealismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak64 (altuera) × 79 (zabalera) cm
Kokapena
LekuaBoijmans Van Beuningen Museoa
BildumaBoijmans Van Beuningen Museoa
Inbentarioa2766 (MK)

Gerraren aurpegia (ingelesez The Face of War; gaztelaniaz La Cara de la Guerra) Salvador Dalí surrealista katalanaren pintura da. Kalifornian denbora-tarte labur batez bizi izan zenean margotu zuen artistak (1940).

Traumafen eta gerraren ikuspegia inspirazio-iturri izan ziren maiz Daliren lanean. Batzuetan uste zuen bere arte-ikusmenak gerra aurresaten zuela. Espainiako Gerra Zibilaren amaieraren eta Bigarren Mundu Gerraren hasieraren artean margotu zuten lan hori.

Paisaia basamortu antzu baten kontra gorputzik gabeko aurpegia azaltzen da pinturan. Aurpegia gorpu batena bezala lehortuta dago, eta miseria-espresio bat du. Ahoko eta begietako hartuneetan berdinak diren beste aurpegi txikitxoagoak daude. Horrela, aurpegi bakoitzean aurpegi txikiagoak azaltzen dira errekurtsiboki infinitura luzatzen omen den prozesu batean. Aurpegi handiaren inguruan badira kosk egiten duten sugeak. Eskuineko beheko izkinan hatz-marka bat dago, eta Dalík behin eta berriz esan zuen bere eskuarena zela.

Pintura Rotterdameko Boijmans Van Beuningen Museoarena da.Wellingtongo Te Papa Tongarewa Museoari maileguan utzi zioten 2021eko azaroa arte.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Surrealist Art: Masterpieces from Museum Boijmans Van Beuningen» Museum of New Zealand Te Papa Tongarewa, Wellington, NZ 2020-02-26.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]