German Rodriguezen oroitarria
German Rodriguezen oroitarria | |
---|---|
German Rodriguezen oroitarriaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°38′W / 42.81°N 1.64°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2007 |
Arkitektura | |
German Rodriguezen oroitarria edota 1978ko Sanferminen oroitarria Nafarroako Iruñea hiriburuan dagon oroitarri edo hilarri bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko Bigarren Zabalgunean dago, Orreaga etorbidean, eta Entzierroaren monumentuaren alboan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1978ko Sanferminetako gertakarien oroitarria eta bertan erail zuten German Rodriguez iruindar gaztearen omenezko hilarria da.
Oroitarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran harrizkoa zen, baina mazo-kolpez apurtu zuten eta jarri zuten ordezkoa lehergaien bidez leherrarazi zuten. Ondoren, beste estela bat ipini zuten, hau brontzezkoa, eta 20 urtez egon zen gune hartan, 2005ean, lurpeko aparkaleku bat egiteko kendu behar izan zuten arte.
Iruñeko udaletxeko gobernu taldeak, 2007ko martxoaren 1ean, Nafar Herriko Batasunaz (UPN) eta Nafarroako Demokraten Elkarguneaz osatuta, erabaki zuen erabateko aurreko akordio baten aurka eta udalbatzako gainerako alderdien aurkako jarrerarekin, berriro ez jartzea eta haren ordez oroitzapenezko plaka bat ezartzea. Horren ordez, 2007ko otsailean, Rafael Huerta eskultoreak egindako neurri handiko oroigarria ezarri zuten.
UPNk 2007ko maiatzeko hauteskundeetan gehiengoa galdu ondoren, nahiz eta alderdi honek alkatetza izan, 2007ko irailaren 21eko udalbatzan erabaki zen monolitoa berriro ipintzea Hilarriak eskatuta, Nafarroa Bai alderdiaren, Nafarroako Alderdi Sozialistaren eta Eusko Abertzale Ekintzaren aldeko botoekin eta Nafarroako Herriaren Batasunaren aurkako jarrerarekin. 2007ko azaroaren 21ean, aurrez aipatutako akordioa betez, Orreaga etorbidean berriz oroitarria ezarri zen, aurrekoa zegoen tokitik gertu, inongo zeremoniarik egin gabe. Era berean, oinarrian plaka bat idatzi zen euskaraz eta gazteleraz hurrengo adierazpena zuena: Iruñeak Germán Rodríguez eta 1978ko Sanferminen oroitzapenetan.
2007ko abenduaren 14an, herri-ekimenez oroigarriaren inaugurazioa egin zen, ordezkari ofizialen agerpenik gabe.
-
Iruñeak Germán Rodríguez eta 1978ko Sanferminen Oroitzapenetan
-
German Rodriguezen omenezko oroitarria, 2007.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |