Georges Jeanclos
Georges Jeanclos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 15. barrutia, 1933ko apirilaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 5. barrutia, 1997ko martxoaren 30a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Robert Mermet (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Enplegatzailea(k) | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Georges Jeanclos (Paris, Frantzia, 1933ko apirilaren 9a - 1997ko martxoaren 30a) eskultorea izan zen. Haren eskultura-lana oso berezia da, bere garaiko akademizismo guztietatik apartekoa. Israeldar jatorrikoa izanik, juduen tradizioa Ekialdeko artearekin eta antzinako kristau artearekin nahastu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen, 1959an Erromako saria irabazi zuen eta Villa Medicin egonaldi bat egin zuen gero, Balthus zuzendari izan zen garaian. 1972tik aurrera, Sevresko lantegiko ikerketa-lantegiko buru izan zen eta 1976tik aurrera, Arte Ederretako Eskolako irakasle.
Urnes Kaddish (1978-1980) eskulturek, semeak aita hilari egiten dion Kaddish otoitzarekin dute zerikusia; Kamakura (1988) eskulturek, piramide bitxietatik ateratzen diren fraide japoniarrak gogorarazten dituzte eta Les Barques (1988) eskulturek, berriz, hilen erresumarako bidaiaren gaia berreskuratzen dute. Neurri txikiko eskultura horiez gainera, eta enkargu publikoei esker, obra handiak ere egin ditu, esate baterako, Monument à la mémoire de Jean Moulin (Champs-Élysées, Paris, 1984), Bercyko Finantza ministerioko Atea (Paris, 1989) edota Saint-Ayoul elizako Tinpanoa (Provins, 1990). Heldutasun garaiko lan horiek estilo pertsonalean berreginiko tradizio ikonografikoan koka daitezke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Jeanclos |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.