Georges Bataille
Georges Albert Maurice Victor Bataille (Bilhom, Puy-de-Dôme, 1897ko irailaren 10a - Paris, 1962ko uztailaren 9a), frantses idazlea eta pentsalaria izan zen. Katolizismora bihurtua, marxismora gero, soziologiak eta psikoanalisiak erakarri zuten, eta Ekialde Urruneko mistikoengandik aszesi-teknikak hartu zituen. Arauak haustearen beharrean oinarritu zuen gizarteari eta historiari buruzko bere ikusmoldea (Lascaux, ou la Naissance de l´art, 1955), baita bere esperientzia mistikoa eta literaturaren ikusmoldea ere (La Littérature et le mal, 1957). Aurreiritzi moral, erlijiozko edo mistiko oro ukatzen duen esperientziaren berri ematen du Somme athéologique trilogian: L´Expérience intérieur (1943); Le Coupable (1944); Sur Nietzsche (1945). Erotismoaren alorrean, azken muturreraino joan nahi izan zuen, atsegina nazkarekin bat egiterainoko moduan: Anus solaire (1927); Histoire de l'oeil (1928); Madame Edwarda (1937); Alleluiah (1947).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Bataille |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.