George Gaylord Simpson
Itxura
George Gaylord Simpson (Chicago, AEB, 1902ko ekainaren 16a - Tucson, AEB, 1984ko urriaren 6a) XX. mendeko paleontologo garrantzitsuenetarikoa izan zen. Ernst Mayr eta Theodosius Dobzhanskyrekin batera Sintesi Ebolutibo Modernoaren egileetako bat izan zen.
Bere obra garrantzitsuenak Tempo and mode in evolution eta The meaning of evolution dira. Urte batzuk geroago Niles Eldredge eta Stephen Jay Gouldek iragarriko zuten Oreka Puntuatuaren Teoria aurreikusi zuen, batez ere zaldien inguruan egin zuen monografian, non eboluzioa lineala zena arbuiatzen zuen.
1958an Darwin-Wallace Domina eman zioten.