Gehigarri (Mozilla)
Gehigarriak software moduluak dira Mozilla aplikazio nagusiekin txertatzeko. Firefox edo Thunderbird aplikazioek milaka gehigarri dauzkate. Hiru mota daude: hedapenak, gaiak (itxurak), pluginak eta hiztegiak.
Gehigarriak, milaka izanik, multzoka eskaintzen dira[1][2]. Badaude erabiltzaileari pribatutasun edo segurtasun handiagoa eskaintzen dizkioten gehigarriak, badaude informazioa eskaintzen dutenak (esate baterako, non daukan ostatua zerbitzu ematen ari zaigun webgunea), badaude deskargak egitea errazten duten gehigarriak, publizitate iragarkiak iragazten dutenak, cookieak ezabatzen dituztenak, etab.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badaude euskaldunentzat interes berezia duten zenbat Mozilla gehigarri[3]. Esaterako, eskuineko pantaila argazkian Itzuli gehigarria[4] ikusten da.
Hainbat hizkuntzatako hiztegi eta euskarazko hiztegiak azkar erabiltzeko aukera ematen du Euskalbar gehigarriak.[5] Lehen hitza euskaraz gehigarriak[6] gure nabigatzailean ezarriz gero, bizpahiru hizkuntzatan dauden webgune atarietan gure hizkuntza gustukoena, aldez aurretik, euskara dela adierazteko balio du.
Xuxen gehigarria[7] gure Firefox nabigatzailean Xuxen aplikazioa gehigarri baten bidez txertatuz gero, orrazketa ortografikoa berehalakoan egin daiteke nabigatzailea dela medio idazten diren testuetan.
Datraolat gehigarria[8] izenak eta deklinabide atzizkiak bereizteko aukera ematen du, marratxo baten beharrik gabe.
Gehigarriak Software librea izanik, hizkuntza paketeak edozein hizkuntzatara itzul daitezke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gehigarriak – Add-ons for Firefox (eu)» addons.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
- ↑ «Thunderbird(e)rako gehigarriak» addons.thunderbird.net (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
- ↑ «Zergatik Firefox - Librezale.eus - Firefox gehigarri batzuk.» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
- ↑ «Itzuli – Get this Extension for 🦊 Firefox (eu)» addons.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
- ↑ «Euskalbar – Get this Extension for 🦊 Firefox (eu)» addons.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
- ↑ «Lehen hitza euskaraz – Get this Extension for 🦊 Firefox (eu)» addons.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
- ↑ «Xuxen – Get this Dictionary for 🦊 Firefox (eu)» addons.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
- ↑ «datraolat – Get this Extension for 🦊 Firefox (eu)» addons.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).