Gazteen Europako Parlamentua
European Youth Parliament | |
---|---|
Datuak | |
Mota | hezkuntza, eztabaida, gazte erakundea, Gobernuz Kanpoko Erakundea |
Herrialdea | Alemania |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | eingetragener Verein (en) |
Historia | |
Sorrera | 1987 |
Sorlekua | Fontainebleau |
Jasotako sariak | Theodor Heuss Medal (2000) |
webgune ofiziala |
Gazteen Europako Parlamentua (European Youth Parliament (EYP) ingelesez) Europako gazteen beharrei aurre egiteko eta helburu hezitzailea duen erakunde apolitikoa eta apartidista da. EYPk gazteek pentsamendu kritiko eta independentea izan dezaten bultzatzen du eta beren etorkizunerako funtsezkoak diren trebetasun sozialak eta politikoak ikastea errazten du.[1]
Sortu zenetik, milaka gaztek hartu dute parte eskualde mailako, estatu mailako eta nazioarteko saioetan. Horren ondorioz, mugak zeharkatzen dituzten harremanak egin izan dituzte Europa osoko pertsonekin.
EYPk sekulako ekarpena egin du Europako eta europarren arteko batasunaren garapenean. Gaur egun, eztabaida politikoa, nazioarteko topaketak, ikaskuntza eta gazteen arteko harremanak sustatzen dituen elkarte handienetako bat da. Europako 40 herrialdetako azpi-elkarteek (herrialde bakoitzean sortutako EYPko batzorde propioa) osatzen dute, non milaka gaztek borondatez eta aktiboki parte hartzen duten. Sareak urtero 500 ekitaldi inguru antolatzen ditu. Schwarzkopf Fundazioak zuzentzen duen programa da.
EYP sortu zenetik, Europako pertsonaia ugarik, hala nola José Manuel Durão Barroso, Herman van Rompuyk, Jerzy Buzekek eta Janez Potocnikek, proiektua bermatu dute. Iraganean eta gaur egun proiektua bultzatu dutenen artean Thorbjörn Fälldin, Martin Schulz Europako Parlamentuko presidente ohia, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidente ohia eta Federica Mogherini Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako eta Segurtasun Politikarako Batasuneko goi ordezkari ohia daude. [2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteen Europako Parlamentua Bettina Carr-Allinsonek sortu zuen 1987an. Hasiera batean Fontainebleauko Lycée François-Ier-en, eskola proiektu gisa soilik egingo zen ekimena izan zen. [3] Urtebete geroago, 1988an, nazioarteko lehen saioa hiri berean egin zen, Fointainebluen .
Urteak igaro ahala, proiektua Witneyn (Oxfordshiren) finkatu zen, 1991n hain zuzen, European Youth Parliament Ltd. gisa onartu zen arte. Hurrengo urtean, 1992an, xede horretarako sortutako gobernuz kanpoko erakunde baten (Fontainebleau Youth Foundation-en) filial bezala existitzen hasi zen.[4]
2004tik, Schwarzkopf Stiftung fundazio alemanaren mende dago EYP eta Berlinen dauka bere egoitza.[5]
National Committees edo Batzorde nazionalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, EYPk, 40 Estatu europarrek ordezkatutako batzorde nazionalak ditu bere baitan:
- Albania - EYP Albania
- Alemania - EYP Germany
- Armenia - EYP Armenia
- Austria - EYP Austria
- Azerbaijan - EYP Azerbaijan
- Belgika - EYP Belgium
- Bielorrusia - EYP Belarus
- Bosnia-Herzegovina - EYP Bosnia-Herzegovina
- Bulgaria - EYP Bulgaria
- Danimarka - EYP Denmark
- Erresuma Batua - EYP UK
- Errumania - EYP Romania
- Errusia - EYP Russia
- Eslovakia - EYP Slovakia
- Eslovenia - EYP Slovenia
- Espainia - EYP España
- Estonia - TEN-EYP Estonia
- Finlandia - EYP Finland
- Frantzia - PEJ France
- Georgia - EYP Georgia
- Grezia - EYP Greece
- Herbehereak - EYP The Netherlands
- Hungaria - EYP Hungary
- Ipar Mazedonia - EYP North Macedonia
- Irlanda - EYP Irlanda
- Italia - EYP Italy
- Kosovo - EYP Kosovo
- Kroazia - EYP Croatia
- Letonia - EYP Latvia
- Lituania - EYP Lithuania
- Luxenburgo - EYP Luxembourg
- Norvegia - EYP Norway
- Polonia - EYP Poland
- Portugal - EYP Portugal
- Serbia - EYP Serbia
- Suedia - EYP Sweden
- Suitza - EYP Switzerland
- Turkia - EYP Turkey
- Txekia - EYP Czech Republic
- Ukraina - EYP Ukraine
- Zipre - EYP Cyprus
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian badaude EYPn parte hartzen duten boluntarioak. Hego Euskal Herrian, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan eta neurri txikiago batean Araban, presentzia dauka erakunde honek, EYP España batzorde nazionaleko Euskadi izeneko eskualdearen ordezkari gisa. Nafarroan ez dauka presentzia ofizialik, ezta Ipar Euskal Herrian ere.