Gazta-krema
Itxura
Gazta-krema | |
---|---|
behi-gazta, zabaltzeko elikagai eta esneki | |
Materialak | Q1617738 esnea behi-esnea |
Historia | |
Jatorria | Ameriketako Estatu Batuak |
Gazta-krema esneki hartzituez mamitutako esne eta esnegain nahasketa batez osatutako gazta mota bat da. Gazta mota hau normalki ogiz lagundua jaten da, batez ere ogi-txigortuan igurtzia.
Krema zuri bat da, gurin eta margarina merkaturatzen diren antzeko edukiontzietan saldua. Gosari eta askarietan jaten da, eta AEBetan gazta-tarten osagai nagusia da.
Nagusiki bere jatorrizko aurkezpenaz jaten da, baina beste hainbat gazta-krema mota ere badaude: light (kalori murritzekoa) edota zaporeduna (baratxuria, tipula, xingarra, piper mina, gazta urdina, eta abar).
-
Gazta-kremadun ogi-txigortua.