Gaztaño
Gaztaño | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Errenteria |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′N 1°54′W / 43.31°N 1.9°W |
Gaztaño edo Gaztañedo[1] Errenteriako auzo bat da, herriko erdialdean eta Arramendi mendiaren artean dagoena. Bertan, EuskoTreneko bi geltokietako bat dago. Auzo honetan, era berean, Oreretako gaztetxea dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko irailaren 26tik 29ra Hackmeetinga egin zen auzokideen laguntzarekin.[2]
Gaztañoko jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekaina aldean, San Juan suko ospakizunekin batera (ekainaren 23a) eta egun honen aurreko asteburu osoan zehar, auzoko festak antolatzen dituzte auzotarrek, Gaztaño errepublika independente eta intsumituko jaiak izenaz. Auzoko jaiek badute pertsonaia berezi bat, Maritxu sorgina edo Maritxu mozkor[3] deiturikoa. jaien hasieran auzo elkartearen egoitzatik Arrietatarren etxera jaisten da eta auzoko plazaren gainean egoten da jaiak zaintzen.
-
Jendetza Gaztañoko suaren inguruan
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gaztaño da gaur egun euskaraz erabiliena. Errenteriako toponimiaz Imanol Goikoetxeak zuzendutako ikerlanak, hala ere, Gaztañedo forma[Betiko hautsitako esteka] nabarmentzen du, hori izan baita historikoki erabilitako izena.
- ↑ Ikerne, Zarate(e)ko. (2024-08-27). «Askotariko kultura digitalen topagune izango da Gaztaño» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ «Errepublikaz errepublika, Gaztañotik Kubara» oarsoaldea.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errenteriako auzoak | ||
---|---|---|
Agustinak • Alaberga • Astigarragako Benta • Beraun • Erdialdea • Fanderia • Gabierrota • Galtzaraborda • Gaztaño • Iztieta • Kaputxinoak • Lartzabal • Listorreta • Markola • Ondartxo • Pontika • Ugarritza • Zamalbide |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |