Gay Hotsa
Itxura
Gay Hotsa | |
---|---|
Mota | aldizkari |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Euskara eta Gaztelera |
Argitaratze lekua | Bilbo |
Argitaletxea | EHGAM |
Gay Hotsa, Euskal Herriko Gay Askapen Mugimenduaren agerkaria, EHGAMek, argitaratzen zuen aldizkaria zen.
Kultura eta informazio gay aldizkaria, 1977ko azaroan argitaratu zen aldizkariaren 0 zenbakia, EHGAMen adierazpide gisa. Xede bikoitza zuen: Euskal Herriko irakurleei, munduko edozein aldetan homosexualitatearekin nolabaiteko zerikusia izan zezakeen edozeren berri ematea, eta edozein herritako pertsona eta taldeei Euskal Herrian gertatzen zenaz eta mugimenduaren ekitaldiez informatzea[1].
Erredakzioa Bilbon kokatzen zen. Lehen zenbakia 1977an argitaratu zen eta azkena 1998an argitaratu zen. [2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gay Hotsa 50. EHGAM, 3 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «EHGAM, MOVIMIENTO DE LIBERACIÓN GAY-LES DE EUSKAL-HERRIA» Foro Derechos Humanos 2014-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).