Gasteiz-Foronda aireportua
Gasteiz-Foronda aireportua | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapena | |||||||||||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||||||||||
Probintzia | Araba | ||||||||||||||||||
Herria | Gasteiz | ||||||||||||||||||
Koordenatuak | 42°52′58″N 2°43′28″W / 42.8828°N 2.7244°W | ||||||||||||||||||
Altitudea | 1.682 ft, itsas mailaren gainetik | ||||||||||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||||||||||
Inaugurazioa | 1980 | ||||||||||||||||||
Kudeatzailea | ENAIRE | ||||||||||||||||||
Izenaren jatorria | Gasteiz Foronda | ||||||||||||||||||
Aireportua | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Zerbitzu hiria | Gasteiz | ||||||||||||||||||
Webgune ofiziala | |||||||||||||||||||
Gasteiz-Foronda aireportua — ofizialki Gasteizko aireportua / Aeropuerto de Vitoria — (IATA: VIT, NAZE: LEVT) Gasteiz udalerriaren iparraldean kokatzen da, Andetxa eta Forondako herrixken artean. Gasteiz hirigunetik zortzi kilometrora dago Altube eta Gasteiz elkartzen dituen autobidearen mendebaldean. 390 hektarea okupatzen ditu, 2001eko Aireportuaren Plan Gidariaren arabera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkadaren amaieran, demokrazia berrezarri zenean, Eusko Jaurlaritza eratu berriak Gasteiz aukeratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu. Aukeraketa horrekin batera, hainbat eraikin ofizial eta azpiegitura ezarri ziren Gasteizen.
Azpiegitura horietako bat aireportua izan zen, 1980ko otsailaren 16an inauguratua. Garai hartan Bilboko aireportuak bizi zuen gehiegizko merkataritza gaien trafikoa arindu nahiean, Gasteizko aireportua Euskal Herriko merkantzia trafikoan aireportu nagusia bilakatu zen.
1993. urtetik aurrera nagusigo posizio hori areagotu egin zen, nazioarteko garraio enpresa batzuk aireportuan ezarri zirenean, DHL esaterako. Merkataritza gaien trafikoan aireporturik garrantzitsuena den arren, bidaiarien hegaldietan Bilboko aireportua da nagusi. Horretaz oharturik, 2004ean Arabako Foru Aldundiak kostu-baxuko hegazkin konpainiak erakartzeko diru-laguntzak onartu zituen. Horrela urtebete beranduago Irlandako Ryanair hegazkin konpainia Gasteizko aireportuan ezarri zen Gasteiz eta Londres bitarteko hasierako hegaldi batekin.
Ryanairren etorrerak aireportuaren bidaiari trafikoa hirukoiztu egin du, eta gaur egun 100.000 bidaiarik erabiltzen dute aireportua urtero. Horrez gain, foru aldundiak Gasteiz erdigunean (Herrandarren kalean) dagoen autobus geltokiaren eta aireportuaren arteko autobus zerbitzua ezarri du bidaiariak aireportura hurbiltzeko.
2005ean Euskal Herrian garraiatutako merkantziaren �a Forondatik pasatu zen.
2014ko azaroaren 24an, EAEko gobernuak, Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Arabako Merkataritza Ganberak bat egin zuten aireportua berpiztearen aldeko adierazpenarekin[1].
Hegaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Opor garaian eskainitako charter hegaldiez gain, gaur egun hegaldi erregular hauek daude Forondan.
Hegaldiak | |
---|---|
|
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguneratua: 2017ko otsailaren 13a.[2] |
Urtea | Bidaiariak | Urtea | Bidaiariak |
---|---|---|---|
2001 | 129.102 | 2009 | 39.933 |
2002 | 98.962 | 2010 | 42.073 |
2003 | 102.328 | 2011 | 28.164 |
2004 | 95.094 | 2012 | 24.389 |
2005 | 91.863 | 2013 | 6.912 |
2006 | 173.605 | 2014 | 7.073 |
2007 | 173.878 | 2015 | 11.182 |
2008 | 67.818 | 2016 | 36.716 |
Udan eta San Prudentzio jaietan charter hegaldiak jartzen dira, normalean Mallorca eta Eivissara. Eusko Jaurlaritza New Yorkerako hegaldi zuzenak jartzeko lanean egon zen,[3] baina azkenean ez zen lortu.
2012ko urriaren 29an Helitt Líneas Aereas airelineak Gasteiz eta Bartzelona arteko hegaldiak hasi zituen, baina aste batzuk beranduago, 2013ko urtarrilaren 13an bertan behera geratu ziren eta ordutik ez da hegaldirik eskaintzen Forondatik.
Hegaldiak bidaiarien arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Hiria | 2011n | 2012an | Aldaketa | Airelineak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Bartzelona, Espainia | 1.683 | 5.649 | ▲#5,65 | Helitt Líneas Aereas |
2 | Bukarest-Otopeni, Errumania | 0 | 3.439 | Charter[4] | |
3 | Madril, Espainia | 5.049 | 3.384 | ▼2,98 | Charter |
4 | Manchester, Erresuma Batua | 1 | 2.948 | ▲)4700 | Charter[5] |
5 | Palma, Espainia | 170 | 1.981 | ▲65,29 | Charter |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Foronda suspertzea eskatu dute Jaurlaritzak eta Arabako erakundeek»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-11-24
- ↑ (Gaztelaniaz) (pdf) AENA. (Noiz kontsultatua: 2017-02-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Foronda, ya sin vuelos regulares, espera su despegue vía Nueva York. El Mundo (Noiz kontsultatua: 2010-02-28).
- ↑ Bilboko Athletic Klubak UEFA Europa Leagueko finala Errumaniara ikustera joandako zaletuak garraiatzeko jarritako charter hegaldiak.
- ↑ Bilboko Athletic Klubak Manchester United taldearen aurka jokatutako UEFA Europa Leagueko partidua ikustera joandako zaletuak garraiatzeko jarritako charter hegaldiak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- (Gaztelaniaz) Gasteizko aireportua AENAren webgunean. (Gaztelaniaz)