Gartzia Fernanditz
Itxura
Gartzia Fernanditz | |||
---|---|---|---|
970 - 995 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Burgos, 938 | ||
Herrialdea | Leongo Erresuma | ||
Heriotza | Medinaceli, 995eko ekainaren 29a (56/57 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Pedro de Cardeña monasterioa | ||
Familia | |||
Aita | Fernando Gontzalitz Gaztelakoa | ||
Ama | Antsa Santxitz | ||
Ezkontidea(k) | Ava of Ribagorza (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Lara leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Izengoitia(k) | El de las Manos Blancas |
Gartzia Fernanditz[1] edo Gartzia I.a Gaztelakoa (latinez: Garsea Fredinandez, gaztelaniaz: García Fernández; Burgos, 938 – Kordoba, 995eko ekainaren 29a), ezizenez Esku Zurietakoa, Gaztelako bigarren konde burujabea izan zen 970-995 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama Antsa Iruñekoa eta aita Fernando Gontzalitz kondea izan zituen, nahiz eta de iure Leongo Erresumapean izan de facto autonomoa izan zen. Kordobako kaliferria erasotuz bere lurrak handitu zituen. Horretarako estruktura-soziala ere aldatu zuen, 974an Castrojerizeko bilauei zaldizko bat armatzearen ordez nobleteria estatusa proposatu zielako.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]960an Raimundo II.a Ribagortzakoaren alaba Ava Ribagortzakoarekin ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Maior, Raimundo III.a Pallars-Jussàkoarekin ezkondu zena.
- Antso, Gaztelako kondea.
- Urraka
- Ontzalu, 979an hila.
- Albira, Bermudo III.a Leongoarekin ezkondu zena.
- Tota, Antso Gomitz Saldañakoarekin ezkondu zena.
- Oneka, Almanzorrekin ezkondu zena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Fernando Gontzalitz |
Gaztelako Kondea (970-995) |
Ondorengoa Antso Gartzeitz I.a Gaztelakoa |