Edukira joan

Garcibuey

Koordenatuak: 40°31′00″N 5°59′00″W / 40.516666666667°N 5.9833333333333°W / 40.516666666667; -5.9833333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Garcibuey
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Salamancako probintzia
AlkateaJosé Alfredo Ángel Martín Serna
Izen ofizialaGarcibuey
Posta kodea37658
INEk ezarritako kodea37147
HerriburuaGarcibuey
Geografia
Koordenatuak40°31′00″N 5°59′00″W / 40.516666666667°N 5.9833333333333°W / 40.516666666667; -5.9833333333333
Map
Azalera12,51 km²
Altuera689 m
MugakideakCilleros de la Bastida, Valero, Santibáñez de la Sierra, Molinillo, Miranda del Castañar, Villanueva del Conde eta San Miguel del Robledo
Demografia
Biztanleria200 (2023)
7 (2022)
alt_left 75 (7,5) (T) 108 alt_right
Dentsitatea16 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC 01:00
MatrikulaSA

Garcibuey Salamancako udalerria da, Sierra de Francia eskualdean dagoena, Gaztela eta Leoneko erkidegoan hain zuzen ere. Salamanca hiriburutik 82 km-tara dago. Bejar Garcibueyko auzitegi barrutia da.

2005eko erroldaren arabera 232 biztanle zituen, 129 gizon eta 103 emakume. Izatezko bikoterik ez dauka erroldatuta. 12,51 Km2-ko azalera eta 691 Msnm-ko altuera du (altuera neurtzeko baremo bat).

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 218 biztanle zituen.

Garcibueyren ikuspegi orokorra.

Sierra de Frantziako mankomunitate eta eskualdean kokatzen da, Batuecas eta Sierra de Quilamas natura-parkeen artean. Herri lasaia da oso eta Mediterraneoko klima duenez, edozein urtarotan joateko aproposa da. Landareriari dagokionez, arte, gaztainondo, haritz eta gurbitza nabarmentzen dira; honez gain, zenbait fruta-arbola, olibondoak, gereziondoak, mertxikondoak eta aranondoak. Faunari dagokionez, katamotzak, oreinak, basurdeak, arrano beltza eta putre beltza nabariak dira. Alagón, San Benito eta La Palla ibaiek bere mugak iragaten dute eta euren urek bainatzeko eta arrantzan egiteko balio dute.

1940an La Palla-ko urmaela eraiki zen. Ez zen lan samurra izan, alde batetik, ekonomikoki guda osteko garaia zelako, eta beste aldetik, teknikoki ere zailtasunak aurkeztu zituen, orografia zela eta. Garcibuey nekazal gunea da, baina zenbait urtetan lehorteak eraginda putzuak urik gabe geratzen ziren eta soroak ureztatzea ezinezkoa zen. Hortaz, jendearen borondateari esker (haien eskulanei esker, alegia) eta gobernuaren diru-laguntzari esker baita ere, Cilleros, Valero eta Garcibuey erdigunean artean, Collado de la Palla deritzon 3.000 m3-ko urmaela eraiki zen soroak ureztatzeko. Kanalizazio baten bidez La Palla ibaitik ura eramaten da, Corrales inguruan.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]