Gallurera
Gallurera | |
---|---|
Gallurera, horiz. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Italia (Sardinia) |
Hiztunak | 100.000 inguru |
Ofizialtasuna | Inon ez |
Eskualdea | Gallura |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Araugilea | Accademia di la linga gadduresa |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak Italo-erromantze korsikera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | sdn |
Ethnologue | sdn |
Glottolog | gall1276 |
UNESCO | 356 |
IETF | sdn |
Endangered Languages Project | 5363 |
Gallurera[1] (Gadduresu) Sardiniako iparraldean hitz egiten den korsikera eta sardinieraren arteko trantsiziozko hizkuntza da. Hizkuntzalari batzuen ustez, sardinieraren aldaera da, baina beste batzuen iritziz, korsikeraren dialektoa da. Zehazki, gallurera korsikeratik sardinieratik baino gertuago dago, baina bigarrenaren eragina du lexikoan, fonetikan eta fonologian.
Sassarierak gallureraren hainbat ezaugarri ditu, baina sardinieratik gertuago dago. Sassarieraren eta gallureraren artean, Castelsardo inguruan, bi aldaeren arteko trantsiziozko dialektoa dago, castelsardoera (castellanese).
Hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olbia-Tempio eta Sassari probintzietako ondorengo udalerrietan hitz egiten da: Tempio Pausania, La Maddalena, Arzachena, Calangianus, Aggius, Bortigiadas, Santa Teresa Gallura, Luogosanto, Palau, Aglientu, Trinità d'Agultu e Vignola, Telti, Golfo Aranci, Santa Maria Coghinas (Sassari), Badesi, Viddalba (Sassari), Sant'Antonio di Gallura, Loiri Porto San Paolo, San Teodoro eta Erula (Sassari); eta ondoko udalerrietako zati batzuetan: Valledoria (Sassari), Perfugas (Sassari), Berchidda, Monti, Oschiri, Padru eta Budoni.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiak hizkuntza horren izena arautua ez duen arren, 159. arauan (Europako toponimia fisikoa, 12. orr.) gallurera formarekin erabili du.