Gallaudet Unibertsitatea
Gallaudet Unibertsitatea | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Gallaudet University |
Mota | unibertsitatea eta irabazi-asmorik gabeko hezkuntza-erakunde pribatua |
Jarduera sektorea | Goi hezkuntza |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Association of American Colleges and Universities (mul) |
Enplegatuak | 723 (2020ko iraila) |
Erabilitako hizkuntza | amerikar keinu hizkuntza eta ingeles |
Ikasle-kopurua | 1.451 (2020ko iraila) |
Onarpen-tasa | 0,63 (2020) |
Agintea | |
Lehendakaria | Roberta Cordano (en) |
Egoitza nagusi |
|
Ekonomia | |
Aktiboak | 475.037.842 $ (2020ko ekainaren 30a) |
Historia | |
Sorrera | 1857 |
webgune ofiziala |
Gallaudet Unibertsitatea (ingelesez: Gallaudet University) pertsona gorrei zuzendutako unibertsitate bakarra da. Estatu Batuetako Washingtonen dago kokatuta. Instituzio pribatua da baina Estatu Batuetako Kongresuaren laguntza zuzena du. Bertako hizkuntza nagusia Amerikar zeinu hizkuntza da; bigarrena, ingelesa da. Zeinu hizkuntzan ematen dira espezialitate gehienak eta ikasle-irakasleen arteko komunikazio lengoaia nagusia da. Unibertsitatean sartzeko garaian pertsona gorrek lehentasun guztia dute, nahiz eta entzuten duten pertsonen kopuru txiki bat onartu ere bai; pertsona horiek zeinu hizkuntza erabiltzen jakin behar dute.
Gallaudet Unibertsitatearen jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1856an Amos Kendallek, politikari aberatsa, hiriari lur eremu hori eman zion bertan haur gor eta itsuentzat barnetegi bat sortzeko asmoz. Instituzio horrek Columbia Institution for the Instruction of the Deaf and Dumb and Blind izenarekin 1857an ireki zituen ateak. Zuzendari bezala Edward Miner Gallaudet izendatu zen. Edward Thomas Hopkins Gallaudeten semea zen, Estatu Batuetako gorrentzat sortutako lehengo eskolaren sortzailea.
1864an Kongresuak unibertsitate tituluak emateko baimena eman zien. Une hartan matrikula zortzi ikasleena zen.
1954an Kongresuak instituzioaren izena aldatzea onartu zuen. Hortik aurrera Gallaudet University bezala ezagutu da. Gaur egun unibertsitate horren ikasleak ia bi mila dira eta gorrei maila guztietako hezkuntza eskaintzen zaie, lehengo hezkuntza unibertsitateraino. Unibertsitate mailan 40 karrera desberdinak eskaintzen dira. Zenbait ikerketa arlotan gailurreko unibertsitatea da, esaterako linguistikan eta zeinu hizkuntzaren irakaskuntza.
Nahiz eta baldintza egokiak izan, bertan ere pertsona gorrek ibilbide luze bat egin behar izan dute haien eskubideen alde. Hasieratik, instituzioaren kargu nagusiak entzuleak ziren, 1988 arte. Urte horretan, kale mobilizazioei esker, lortu zuten pertsona gorrak ere goi mailetako karguetarako onartuak izateko eskubidea. Horri esker gor batek, I. King Jordan doktorea, lortu zuen errektore izatea. Geroztik zuzendaritzaren erdia baino gehiago, Q, gorrak izan behar dira.
Gaur egun Gallaudet Unibertsitatea munduko gor guztientzat sinbolo bat da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Gallaudet Unibertsitatearen web ofiziala.