Edukira joan

Galesko Printzearen uhartea (Nunavut)

Koordenatuak: 72°36′N 98°32′W / 72.6°N 98.53°W / 72.6; -98.53
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Kanadako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Galesko Printzearen uhartea (argipena)».
Galesko Printzearen uhartea (Nunavut)
Datu orokorrak
Motauharte
Azalera33.339 km²
EponimoaEduardo VII.a Erresuma Batukoa
Galesko printze
Geografia
Map
Koordenatuak72°36′N 98°32′W / 72.6°N 98.53°W / 72.6; -98.53
Honen parte daUhartedi Artikoa
Estatu burujabe Kanada
Territory of Canada Nunavut
Ur-gorputzaOzeano Artikoa
Leku geografikoaUhartedi Artikoa

Galesko Printzearen uhartea[1] (Inuktitut hizkuntzan Kinngailaq)[2] Kanadako hamargarren uharterik handiena da, munduko 40. handiena, Uhartedi Artikoan kokatua, Nunavuten barruan sartuta dago administratiboki.

Amerikako eskualde artiko/subartikoan bada beste uharte bat Galesko Printzearen izena daramana, Alaskako kostako bat, Taan izenez ezaguna Tlingit herriarentzat. Kanadako honi dagokionez, ingelesezko eta frantsesezko formak dira ofizialak (Prince of Wales Island / Île du Prince-de-Galles), baina bertako Inuit herriarentzat Kinngailaq da lurralde hau.

33.339 km2-ko azalera dauka eta populatu gabekoa da. Tundraz estalitako uharte lau bat da, kostalde irregularra duena. Lurrean barneratzen dira sakonki mendebaldean Ommanney badia eta ekialdean Browne badia sakonki induskatutako

Bere punturik garaiena (424 metrokoa) izenik gabeko tontor bat da, uhartearen ipar-ekialdeko muturrean dagoena, Baring kanalera begira, Russell uhartetik gertu.

Lurraldea eta gizakiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 4500 urte inguru iritsi ziren gizakiak lehen aldiz inguru honetara. Pre-Dorset izenarekin ezaguna den Paleo-Eskimo kultura anitz batek Bering itsasartetik mendebalderantz migratu zuen eta inguru honetaraino iritsi. [3] Ebidentziek iradokitzen dute Pre-Dorset kultura sasioaren araberako nomada zela, asentamenduen artean mugitzen zela baliabideak aprobetxatzeko.

Dorset kultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pre-Dorset kulturari Dorset kulturak jarraitu zion duela 2800 urte inguru. Pre-Dorset eta Dorset kulturen arteko desberdintasunak teknologia litikoan, artean eta eraikuntza estiloetan daude, eta bata bestearen ondorengo zuzena dela pentsatu izan den arren, harremana ez dago argi. Dorset kulturan, arkua eta gezia ez ziren erabili, bai ordea aurreko zein ondorego kulturetan [4].

Thule kultura eta inuitak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thule herria, inuit modernoaren arbasoak, Alaskatik Ipar-mendebaldeko Lurraldeetara eta Nunavutetara migratzen hasi ziren 1300. urterako.

Dorset kultura Thule kulturak ordezkatu zuen garaia.

Ipar-ekialdetik etorri zen Thule aurrerapenak Dorset kultura ordezkatu zuen Galesko Printzearen uhartean ere, nahiko ondo datatutako prozesu batean. Besteak beste, txakurren eta leren erabilpen aurreratuago zuten nonbait Thule kulturakoek.[5] [6]

Inuit herriak dira Thule kulturaren ondorengo zuzenak, eta uharte honetan ere bizi ziren. Herri semi-nomadikoa ziren eta hortaz uhartea ondo ezagutu arren (Kinngailaq esaten zaio haien hizkuntzan),[2] ez zuten hemen edo beste toki batzuetan asentemandu jarraiturik egiten, bai ordea, neguko kanpamenduak 100 pertsona artekoak, eta udakoak aldiz, dozena bat edo gutxiagokoak.[7]

19. mendetik, kolonizatzaile europarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inugur honetara iritsi zen lehen europarrak Sir John Franklin kapitainak zuzendu zuen espediziokoak izan ziren, HMS Erebus eta HMS Terror ontziek osatua, zeina uhartearen inguruan galdu zen, inor bizirik utzi gabe eta untziak izotzak txikituta, Franklinen espedizio galduaren desastrean. 1845. urteko neguan uhartetik iparraldera izotzetan lotuta geratu zen espedizioa, eta udaberrian askatu zirenean, Galesko Printzearen Uharteko ekialdeko kanaletik hegoalderantz ihes egiten saiatu ziren, baina uhartetik zerbait aldendu eta berriz kateatu ziren itsasoko izotzetan 1846ko neguan, espedizioa eta ontziak bertan desaefin zirelarik.

Franklinen espedizioa aurkitzeko zenbait espedizio egin ziren, eta horietako bati egozten zaio Galesko Printzearen uhartearen lehen esplorazio europarra, 1851n llera sorta batekin Francis Leopold McClintockek egin zuena. McClintock, Sherard Osborn eta William Brownek uhartearen iparraldeko erdia arakatu eta mapetara eraman zuten orduan. Izena ere espedizio honek eman zion orduan, 1851ean, Victoria erreginaren seme printzearen omenez, zeinak 10 urte zituen orduan (gero, Eduardo VII.a erregea bihurtu zen)[8]

Uharteko hegoaldea Allen Youngek arakatu zuen 1859an. Franklinen bila ibili zen beste almirante britainiar batek, Sir Erasmus Ommanneyk bere izeneko badia izendatu zuen.

20. mendetik, inuit komunitateen modernotzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20. mendearen 2. zatitik aurrera, inuiten bizitza nomadikoa aldatu egin da eta asentamendu finkoetan berrantolatu da kultura hau Kanada iparraldean, bereziki Nunavut esaten duten eskualdean. Herrietan finkatze hau behartua izan zen kasu batzuetan, baina azkenean auto-gobernu gaitasuna, azpiegitura sozial modernoak eta biziraupena ziurtatzeko, inuitek ere bat egin dute asentamenduekin.[7] Zentzu horretan, halakorik ez da uharte honetan, nahiz eta bisitatzen segitzen duten. Hain zuzen ere, Inuit komunitateek igarri dute 21. mendean ehizatu ohi dituzten elur-oreinak izugarri gutxitu direla uhartean.[9]

Administratiboki, Nunavut Kanadako lurralde gisa ezarri zen formalki 1999ko apirilaren 1ean, Kanadako gobernuak Inuitekin negoziatu ondoren, eskualdearen kudeaketa autonomo indigena neurri batean posible egiteko. Nunavuteko Lurren Erreklamazio Akordioa 1993ko maiatzaren 25ean sinatu zen, lurralde berri bat ezartzeko sei urteko trantsizio-epearekin. Galesko Printzearen uharteko lurraldea Nunavuteko bi barrutiren artean zatitzen da, Qikiqtaaluk and Kitikmeot barrutien artean.

Galesko Printzearen uhartea 21. mendeko Nunavuteko barrutien artean zatitua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. a b Darren, Keith. (2005). (PDF) Inuit Qaujimaningit Nanurnut / Inuit Knowledge of Polar Bears. Gjoa Haven Hunters’ and Trappers’ Organization and CCI Press.
  3. (Ingelesez) «Dorset DNA: Genes Trace the Tale of the Arctic's Long-Gone 'Hobbits'» NBC News.
  4. (Ingelesez) Houmard, Claire. (2018-01-01). «Cultural Continuity from Pre-Dorset to Dorset in the Eastern Canadian Arctic Highlighted by Bone Technology and Typology» Arctic Anthropology 55 (1): 24–47.  doi:10.3368/aa.55.1.24. ISSN 0066-6939..
  5. (Ingelesez) «Arctic Peoples: History of the Dorset and Thule Peoples» resources.arctickingdom.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  6. (Ingelesez) Morey, Darcy F.; Aaris-Sørensen, Kim. (2002-01-01). «Paleoeskimo Dogs of the Eastern Arctic» ARCTIC 55 (1): 44–56.  doi:10.14430/arctic689. ISSN 1923-1245. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  7. a b (Ingelesez) «Inuit» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
  8. (Ingelesez) «Prince of Wales Island» Franklin Expedition Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  9. Gunn, Anne; Miller, Frank L.; Barry, Samuel J.; Buchan, Alex. (2006). «A Near-Total Decline in Caribou on Prince of Wales, Somerset, and Russell Islands, Canadian Arctic» Arctic 59 (1): 1–13. ISSN 0004-0843. (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]