Galaikoportuges
Galaikoportugesa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Galiziako Erresuma eta Portugalgo konderria |
Hiztunak | Iraungia |
Eskualdea | Ipar-mendebaldeko Iberiar penintsula |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak hizkuntza galiziar-portugesak | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Portuguese alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
Linguist List | 079 |
Galaikoportugesa edo galiziera-portugesa (portugesez: galego-português edo galaico-português; galizieraz: galego-portugués edo galaico-portugués) Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean sortutako hizkuntza erromantzea da, gaur egungo galiziera, portugesa eta falaren arbaso komuna dena eta Erdi Aroan hizkuntza bizia izan zena. Halaber, hiru hizkera horiek barne hartzen dituen hizkuntza azpi-taldearen izena ere bada. Ondoko izanak ere hartzen ditu: proto-galego-portugesa, portuges zaharra, portuges arkaikoa, galiziera zaharra nahiz galiziera arkaikoa.
Bestela, gaur egun mugimendu erreintegrazionistak galiziera eta portugesa hizkuntza bakartzat hartzen du, lehenengoa bigarrenaren aldaeratzat joz eta galego-português izena erabiliz. Euren arabera, beraz, galaikoportugesa bizirik dago.
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cantigas de Santa María izenekoak adibide ezagunak dira literatura galaikoportugesarenak, XIII. mendean egindakoak eta Alfontso X.a erregeak koordinatutakoak.
Beste lan-bilduma aipagarri batzuk Cancioneiro de Ajuda, Cancioneiro da Vaticana Cancioneiro Colocci-Brancutti,Cancioneiro dun Grande de Espanha, Pergaminho Vindel, Pergaminho Sharrer, Os 5 lais de Bretanha eta Tenzón entre Afonso Sánchez e Vasco Martíns de Resende ditugu, eta olerkarien artean Martín Codax nabarmentzekoa da, besteak beste.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez)(Ingelesez)"Patrimonio Inmaterial Galego-português"
- (Portugesez)(Galizieraz)"Portal Galego da Língua"