Gaintza (Araitz)
Itxura
Gaintza | |
---|---|
Euskal Herria | |
Gaintza Martikone bidetik. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Araitz |
Herritarra | gaintzatar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′15″N 2°00′34″W / 43.0208°N 2.0094°W |
Garaiera | 388 m |
Demografia | |
Biztanleria | 55 (2020) |
Gaintza Araizko kontzeju bat da; 1857ko errolda arte berezko udalerria izan zuen. Gipuzkoako mugan dago, Aralarko Malloen pean, 388 metroko altueran.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, herriak 69 biztanle zituen.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Martin eliza: San Martin Tourskoari eskainia. Badu irudi bat, Ama Birjinarena eta Haurrarena, XVII. mendekoa.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
65 | 65 | 65 | 64 | 64 | 68 | 71 | 69 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaintzan[3] Larraungo euskaran[4] egiten da, erdialdeko euskalkiaren aldaera.
Biztanle ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Luis Zumeta (1939) margolaria. Usurbilen jaioa, Gaintzako errota izandako etxean bizi izan zen.[5]
- Felipe Uriarte (1944) mendigoizalea, Pasai Donibanen jaioa, mendietako bide-erakusleen Mendiak eta Herriak SL enpresaren sortzailea eta zuzendaria.
- Oskar Estanga Ezkurdia (1978) bertsolaria, dantzaria eta DJa.
Glaziar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko glaziar bakarra badago Gaintzako Aralarko Malloetan, Urakorri eta Beoain mendien magalean[6].
Erreferrentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Balda Balda, Katalina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ «Gaintza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- ↑ «Larraungoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- ↑ Gaztelumendi, Patxi. (2017-11-12). «ZUMETATARREN LANTOKI KUTTUNA» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
- ↑ Gaintzako glaziarra ez da urtu uda osoan, EiTB.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Araizko kontzejuak | ||
---|---|---|
Arribe-Atallu • Azkarate • Gaintza • Intza • Uztegi |