GThumb
Itxura
gThumb | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2001 |
Azken bertsioa | 3.12.6 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C |
Sistema eragilea | GNU/Linux, BSD eta UNIX-moduko |
GUI tresnak | GTK |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License, version 2.0 or later (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | The GNOME Project (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
https://wiki.gnome.org/Apps/gthumb | |
Iturri-kodea | https://gitlab.gnome.org/GNOME/gthumb.git, https://github.com/GNOME/gthumb.git eta git://github.com/GNOME/gthumb.git |
gThumb irudiak ikusi, antolatu, bilatu eta kudeatzeko aplikazio bat da. GNOME mahaigainetan erabiltzeko diseinatua izan zen. Hasiera batean GQView programan oinarrituta zegoen, eta interfaze sinple eta garbia mantentzen du.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Disko gogorra aztertu dezake irudiak bilatzeko, hauek kategorietan antolatzeko ondoren ikusiak izateko. Aurkezpen moduan ikusteko aukera ere dauka. Karpeta bati zein irudi bakarrei iruzkinak ezarri ahal dizkio.
- Irudiak editatzeko oinarrizko tresnak ditu, hala nola, biratu, tamaina aldatu, kolore iragazkiak aplikatu edo distira eta kontrastea aldatu.
- Beste irudi ikuskatzaileek egin ditzaketen oinarrizko atazak egin ditzake, kopiatu, mugitu, izena aldatu, irudiak ezabatu edo bikoiztu, inprimatu, handiagotu eta formatu batetik beste aldatu adibidez.
- Brasero bidez irudiak disko batera grabatu (CD/DVD/Blu-ray)
Irudi formatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]gThumbek hainbat irudi formatu ireki ditzake:
- BMP (*.bmp; *.dib)
- JPEG (*.jpeg; *.jpg; *.jpe)
- GIF (*.gif)
- PNG (*.png)
- TIFF (*.tiff; *.tif)
- ICO (*.ico)
- XPM (*.xpm)
- RAW (*.raw, *.crw, ...)
Erabiltzeko baldintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]gThumb programa erabiltzeko GTK 2.8 liburutegi grafikoa instalatuta egon behar da, GNOME edo Xfce mahaigain inguruneak, adibidez, aurretik instalatuta daukatena.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Proiektuaren webgune ofiziala.