Edukira joan

Fyrkat

Koordenatuak: 56°37′24″N 9°46′13″E / 56.6232°N 9.7704°E / 56.6232; 9.7704
Wikipedia, Entziklopedia askea
Fyrkat
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Vikingemuseet Fyrkat
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaIpar Jutlandia
UdalerriaMariagerfjord
Koordenatuak56°37′24″N 9°46′13″E / 56.6232°N 9.7704°E / 56.6232; 9.7704
Map
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1660-002
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Fyrkat Hobron (Danimarka) dagoen eraztun itxurako gotorleku baten izena da. Mariager fiordoaren barrenean kokaturik dago, Ipar Jutlandian. Gotorlekutik kilometro batetara "Viking Center" interpretazio zentroa dago 1993an berreraikitako etxe luze batean.

Danimarkako gotorleku bikingoen artean zaharrena izan daitekeela uste da. Trelleborg gotorlekua 981ean eraiki zen eta Fyrkat urte bat edo bi zaharragoa izan liteke. Aalborg eta Aarhus arteko merkatal bidea kontrolatzeko eraiki zen. Ez zuen bizitza luzea izan, 1000. urtearen inguruan bertan behera utzi baitzen

Gainontzeko gotorlekuek bezala, Fyrkatek zirkulu perfektua osatzen du, kasu honetan 120 metrotako diametroa duena, eta harresiak 13 metrotako zabalera zeukan. Hiru makila lerroz eginda zegoen harresia, kanpoaldean 4 metrotako garaiera hartzen zuelarik, eta gainean ibilbide bat zegoen. Ipar-ekialdeko zatiaren kanpoaldean 7-8 metroko zabaleradun eta bi metroko sakoneradun putzua. Beste zatietan putzua egin gabe gelditu zen.

Hamasei etxe luze berdin zeuden barruan. 28'5 metrotako luzera zeukan bakoitzak, eta erdialdean 7'5 metrotako zabalera. Barnean gela handi bat (18 metrotakoa) eta atzealdean bi gela txiki zituzten. Etxeetako bitan burdin-olak aurkitu dira eta beste bitan urrea lantzen zela ikusi dute.

Fyrkat gotorekua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]