Edukira joan

Full Throttle (1995eko bideo-jokoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Full Throttle (1995eko bideo-jokoa)
Jatorria
Argitaratze-data1995
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaLucasArts
Banatze bideaCD-ROM (en) Itzuli, deskarga digitala eta banaketa digital
Ezaugarriak
Genero artistikoaadventure video game (en) Itzuli
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaDOS, Microsoft Windows, PlayStation 4, MacOS X, Classic Mac OS (en) Itzuli eta IOS
Sarrera gailuasagua eta ukimen-pantaila
Adin-sailkapenaPEGI 12TeenUSK 16
Irakur dezakeIOS
Software motoreaSCUMM
Ekoizpena
DiseinatzaileaTim Schafer
GaratzaileaLucasArts
Bestelako lanak
MusikagileaPeter McConnell (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAmeriketako Estatu Batuak
IMDB: tt0189538 Edit the value on Wikidata

Full Throttle (euskaraz: «Ziztu Bizian») LucasArts bideo-joko konpainiaren abentura grafiko bat da. 1995eko apirilaren 30ean argitaratu zen. SCUMM motorra erabili zuen. Tim Schafer programatzaileak diseinatu zuen.

2040. urtea. Ben itxura zakarreko eta bere errepide bizitzari leial zaion "Polecats" motorzale taldearen burua da. Nahi gabe, Corley Motors konpainiaren zuzendaria den Malcolm Corley hiltzeko dagoen egitasmo ezkutuan kakanahastuko dute. Egitasmo horren antolatzailea Adrian Ripburguer da, konpainiaren zuzendari ordea, pertsonaia ilun eta guztiz manipulatzailea, bere asmoa betetzeko aurrean jartzen zaion oztopo oro nola edo hala erditik kentzeko zalantzarik izango ez duena, motor konpainia furgoneta faktoria batean bilakatzeko helburuz, eta honela motorzale bizimodu berezi horren izpirituaren inguruan dagoenari amaiera emanez. Ezkutuko egitasmo honetako alboko efektuaren ondorioz Benen motorzale taldekideak espetxean amaituko dute, eta Ben berak Corley zaharraren hilketaren susmagarria izateagatik poliziaren jazarpena jasan beharko du. Nahasmen guzti hau, nola ez, Ripburguer eta bere morroien lana izango da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]