Fugger
Fugger Erdi Aroaren amaieran eta Errenazimentuan Europako finantza-talde garrantzisuenetako bat eratu zuen alemaniar bankari-familia izan zen[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. menderako ezaguna zen familia hau, baina Jakue II.a Fugger, izengoitiz Aberatsa deitua (1495-1525) izan zen familia bere goren mailara eraman zuena. Ekialdearekiko merkataritza eta meatzaritza bultzatu zituen (Tirol, Karintia, Turingia, Hungaria). Veneziako kobre-merkatua haren eskuetan zegoen, eta Europako mendebalde eta erdialdera zabaldu zuen bere eragina. Laguntza-erakundeak sortu zituen.
Maximiliano I.a eta Karlos V.a enperadoreen finantzari izan zen; izan ere, azken horrek enperadore izendatu izana eta Paviakoa, eta beste garaipen batzuk zor zizkion. Baina laguntza hori, Filipe II.aren garaietara luzatu zena, izan zen Fugger familiaren hondamendiaren arrazoietako bat. Anton Fugger (1493-1560) hil ondoren, XVI. mendearen bigarren erdialdean gainbehera egin zuen etxe horrek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Familia Fugger o Fúcares Biografiasyvidas.com