Frisia (probintzia)
- Artikulu hau Herbehereetako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frisia (argipena)».
Frisia[1] (nederlanderaz: Friesland, ⓘ edo frisieraz: Fryslân, biak dira gaur egun izen ofizialak, 1997tik) Herbehereetako hamabi probintzietako bat da. 2005ean 643.000 biztanle zituen eta hiriburua Leeuwarden (frisieraz: Ljouwert) da, 91.817 biztanlerekin, probintziaren erdialdean.
Frisia Herbehereetako beste 11 probintzietatik bereizten da, hizkuntza propioa duelako: frisiera. Groningengo zati txiki batean ere hitz egiten da frisiera, ekialdean.
Frisia historikoa, dena den, Ipar itsasoaren ertzean dagoen eskualde zabalago bat ere bada, hiru zatitan banatua:
- Mendebaldeko Frisia: Herbehereetan (Ipar Holanda probintziako iparraldea, Frisia probintzia eta Gröningen probintzia)
- Ekialdeko Frisia: Alemanian (Saxonia Behereko Aurich, Leer, Wittmund eta Friesland barrutiak, Emden eta Wilhelmshaven hiri-barrutiak, Saterland udalerria, Land Wursten udalerria eta Butjadingen penintsula-udalerria.
- Iparraldeko Frisia: Alemanian (Schleswig-Holsteingo Nordfriesland barrutia eta Heligoland uhartedia)
Herbehereetako iparreko probintzia, ekialdera Groninga eta Drenthe eskualdeak dituena; hegoaldean Overijssel eta IJsselmeerreko polderrak (itsasoari hartutako lurrak), eta iparraldean Ipar itsasoa. 3.357 km2 ditu. Erlijioa: protestantismoa. Ordoki emankorra da, eta zatirik handiena itsasoaren maila baino beheragokoa da. Probintzia ezaguna da abelgorri arraza berezia duelako (arraza frisiar hanka-beltza). Patatak, garia, azukrea eta erremolatxa. Artzaintza. Industria ugari du, janari industria batez ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Europako exonimoen zerrenda. (Noiz kontsultatua: 2010-02-13).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frisieraz)(Nederlanderaz) Frisiaren webgune ofiziala
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |