Edukira joan

Friedl Dicker-Brandeis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Friedl Dicker-Brandeis

Bizitza
JaiotzaViena1898ko uztailaren 30a
Herrialdea Austria
 Txekoslovakia
BizilekuaHronov
HeriotzaAuschwitz eta Oświęcim1944ko urriaren 9a (46 urte)
Hezkuntza
HeziketaBauhaus
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Johannes Itten (mul) Itzuli
Rosalia Rothansl (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, pedagogoa, argazkilaria, artista grafikoa eta diseinatzailea
Lantokia(k)Praga eta Terezín
Enplegatzailea(k)Bauhaus

Fredericke «Friedl» Dicker-Brandeis (Viena, Austria, 1898ko uztailaren 30aOświęcim, Polonia, 1944ko urriaren 9a) Auschwitz-Birkenau Alemania naziko kontzentrazio eta sarraski esparruan eraildako judu emakume artista eta hezitzailea izan zen.[1][2]

Fredericke “Friedl” Dicker familia txiro batean jaio zen, bere aitak paper denda batean lan egiten zuen eta bere ama txikia zenean hil egin zen (1902an). Aita berriz ezkondu bazen ere, amaren figura faltan izanak traumarik handiena suposatuko zuen bere bizitzan.[3]

1909tik 1912ra Vienako emakume eskolara joan zen.

1914an argazkigintza eta teknologia ikasketak egin zituen Arte Grafikoen Ikerkuntza Zentroan. Bere graduazioaren ostean eta txotxongiloen antzerkiei buruz zeukan eskarmentuarekin 1914tik 1916ra ehungintza departamentuan izena eman zuen Vienako arte eta lanbide eskolan. Han Franz Cižek-en ikaslea izan zen. Honek bere ikasleen barne mundua sustatzen zuen bere klaseetan.[4]

1916an Johannes Itten-en eskola pribatuan sartu zen. Margolari, irakasle, idazle eta diseinatzaile espresionista Suitzar honek progresio espiritual bat bezala azaltzen zuen artea. Eskola honetan Franz Singer eta Anny Worttiz ezagutu zituen.

Garai honetan bertan, musika interesatzen hasi zitzaion eta armoniari buruzko kurtso batean parte hartu zuen Arnold Schoenberg-en eskolan. Handik ateratako musikari pare batek abestiak eskaini zizkioten.

1919an Johannes Itten jarraitu zuen Bauhaus eskolara, Weimarren, non ikasle eta irakasle bezala lan egin baitzuen. Ehungintzan, enkuadernaketan eta tipografia tailerretan murgilduta egon zen, Walter Gropius, Oskar Schlemmer eta Paul Kleerekin batera.

1923an ikasketak bukatu ondoren Franz Singer-ekin Werkstätten Bildender Kunst (artea modelatzeko tailerra) estudioa ireki zuen Berlinen. Han egiten zituzten lanak era askotarikoak ziren; enkuadernaketak, ehunen dekorazioa, baita umeentzako jostailuak ere. Dekorazio eta jantziak egin zituzten Berthold Viertel antzerkirako.

1926an Vienara bueltatu zen Franz Singer-ekin batera eta Singer & Dicke estudioa sortu zuten. Arkitektura arloko lanak burutu zituzten, barne diseinua, altzari berritzaileak… Hauek sarituak izan ziren hainbat erakusketatan. 1930ean adimena estimulatzen zuten jostailuak ere sortu zituzten.

Singer eta Dicker-en harreman arazoak zirela eta, banatzea erabaki zuten. 1931an Friedl-ek bere estudio propioa ireki zuen. Hezitzaile bezala hasi zen Vienako hiriak irakasle bezala lan egitera gonbidatu zuenean.

1934an preso hartu zuten komunismoarekin zerikusia zuten ekintzak burutu izateagatik.

Askatu zutenean Pragara joan zen, Nazismoa-k gero eta indar handiagoa hartu baitzuen Europa erdialdean. Behin Pragan bere lehengusu Pavel Bandeis-ekin ezkondu zen, honek Txekiar herritartasuna lortu zuelako.

Garai hau margotzeari eskaini zion, arte konstruktibistatik arte figuratibora aldatu zen. Dekorazio artistikoan eta barne diseinuan lan egiten jarraitu zuen, Grete Bauer-Fröhlich-ekin batera (aspaldiko Bauhauseko lankidea zena).

Alemaniatik etorritako erbesteratutako politikarien seme-alabekin lanean hasi zen. Hauekin Johanes Itten-ekin ikasitako sistema praktikan jarri zuen.

Pragan egon zen bitartean politikan oso murgildua egon zen 1938ra arte. Friedl eta bere senarra Hronov-era joan baitziren, B.Spiegler & Sons ehun fabrikara.

Diseinatzaile bezala Vystava 38 Nachodeko erakusketako saria eman zioten.

Bigarren Mundu Gerran

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942ko udazkenaren amaieran senar-emazteak erbesteratze agindua jaso zuten eta abenduan Terezin-era eraman zituzten. Preso egon ziren garaian, Friedl-ek klandestinitatean umeei arteari buruz irakatsi zien. Espresio artistikoaren bidez terapia eskainiz. Haurren psikologiari buruz asko ikasi zuen.[5]

1944an bere senarra Auschwitz-era eraman zuten eta Friedl-ek boluntarioki aldaketa eskatu zuen senarraren bideari jarraitu ahal izateko. Auschwitz-era joan baino lehen, 4.500 marrazki zituzten bi maleta eman zizkion L140 emakumeen etxeko arduradunari.

Friedl 1944ko urriaren 9an hil zuten Birkenau-n.

Gerraren ondoren, L410ko emakumeen etxeko zuzendaria izan zen Willy Groagek kontzentrazio-esparruetan umeek eginiko irudiak gordetzen zituzten maletak, Pragako judu komunitateari eskaini zizkion. Maletetan zeuden 4.500 irudien autoreak 660 izan ziren. Horietatik 550 inguru, Holokaustoan. Marrazkiak, gaur egun, Museo Juduaren bilduman daude, eta horietako batzuk Pragako Museo Juduan ere erakusten dira.[6][7]

1999an, Friedl Dic-Brandeis erakusketa antolatu zuen Simon Wiesenthalek. Elena Makarova zen erakusketaren komisarioa, eta Vienan inauguratu zen. Erakusketa Txekiar Errepublikan, Alemanian, Suedian, Frantzian, Estatu Batuetan, Japonian eta Irakaslea.[8]

  • Susan Goldman Rubin: Fireflies in the Dark: The Story of Friedl Dicker-Brandeis and the Children of Terezin, Holiday House Inc New York, 2000, ISBN 0-8234-1681-X
  • Elena Makarova: Friedl, Dicker-Brandeis, Vienna 1898- Auschwitz 19 (Paperback),Elena Makarova: Friedl Dicker-Brandeis. Ein Leben für Kunst und Lehre. Verlag Christian Brandstaetter, Wien, München, 1999
  • Ulrike Müller: Die klugen Frauen von Weimar. Regentinnen, Salondamen, Schriftstellerinnen und Künstlerinnen. - Elisabeth Sandmann Verlag GmbH, München (1. Auflage 2007). Publisher: Tallfellow Press; 1st ed edition(December 31, 1999), ISBN 0-9676061-9-5

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Fariñas, Raquel Pérez. (2015). Friedl Dicker-Brandeis: arte, dolor y terapia. Universidad Complutense de Madrid (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  2. (Gaztelaniaz) «Friedl Dicker-Brandeis, el misterio de la libertad» ¡Ah! Magazine 2019-09-12 (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  3. (Gaztelaniaz) «Friedl Dicker-Brandeis, alumna y arquitecta destacada de la Bauhaus | Sobre Arquitectura y más | Desde 1998» www.metalocus.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  4. «Dicker-Brandeis | Sobre Arquitectura y más | Desde 1998» www.metalocus.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  5. http://www.bama.org.ar/sitio2014/sites/default/files/_archivos/merkaz/Jomer_on_line/shoa_Friedl.pdf. .
  6. (Gaztelaniaz) Sanz, Javier. (2018-06-13). «Friedl Brandeis, un hálito de esperanza para los niños que terminarían en Auschwitz #NiTontasNiLocas» Historias de la Historia (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  7. (Gaztelaniaz) www.fg.cz, 2023, FG Forrest, a s. «Museo judío de Praga – Sinagoga de Pinkas (Pinkasova synagoga)» Prague.eu (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  8. (Gaztelaniaz) «Ángeles en el infierno» CaoCultura 2020-09-17 (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]