Edukira joan

Freya Stark

Wikipedia, Entziklopedia askea
Freya Stark

(1923)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFreya Madeline Stark
JaiotzaParis1893ko urtarrilaren 31
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaAsolo1993ko maiatzaren 9a (100 urte)
Hobiratze lekuaCentral Cemetery of Asolo (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Stewart Perowne (en) Itzuli  (1947 -
Hezkuntza
HeziketaSchool of Oriental and African Studies, University of London (en) Itzuli
Bedford College
Royal Holloway, University of London (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, bidaia idazlea, argazkilaria, saiakeragilea eta mendigoizalea
Jasotako sariak

Find a Grave: 11384541 Edit the value on Wikidata

Freya Madeleine Stark , Mrs Perowne (Paris, Frantzia, 1893ko urtarrilaren 31Asolo, Italia, 1993ko maiatzaren 9a) esploratzaile eta idazle britainiarra izan zen. Liburu dozena bat baino gehiago idatzi zituen bere bidaiak Ekialde Ertainera eta Afganistanera kontatzen.

Lehenengo urteak eta ikasketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freyaren gurasoak Robert Stark (ingelesa) eta Flora Stark (italiarra) ziren. Hauek Frantzian ikasten zutenez Flora haurdun zegoen bitartean, Freya Frantzian jaio zen. Freya bederatzi urte bete zuen egunean, Mila eta bat gauak liburua oparitu zioten eta honek irakur-mina piztu zion. Bere gaztaroan oso ohikoa zenez Freya gaixotzea, irakurmen munduan sartu zen, latina ikasiz era autodidaktikoan. 13 urte zuenean istripu bat izan zuen lantegi italiar batean bere ilea, makina batean harrapatu ondoren. Horregatik lau hilabete iraun zuen ospitale batean azal injertoak jasotzen bere aurpegiaren eta buruaren zati bat konpontzeko. Geroago persiarra eta arabiera ikasi zituen eta Londresko Unibertsitateko Ekialdeko eta Afrikako Ikasketen Eskolan sartu zen historia ikasteko.

Bidaiak eta lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Mundu Gerraren bitartean, borondatezko erizaina izan zen Britaniako Gurutz Gorrian. 1927ko azaroan bere bidaiak ekialdera hasi zituen. 1931n bere esplorazioak Hiltzaileen Haranean deskribatu zituen The Valleys of the Assassins lanenean eta honegatik Royal Geographical saria irabazi zuen 1933an. 1942an Founder’s Gold Medal saria irabazi zuen bere bidaiengatik Hego Arabian.

Bigarren Mundu Gerran, Britaniako Informazio Ministerioan sartu zen, arabiarrak konbentzitzeko aliatuen bandoan sartzeko edo gerran neutralak izateko. Eskarmentu honi buruko bi liburu ditu: Letters From Siria (1942) eta East is West( 1945). 1947an Stewart Perowne diplomatiko eta historialariarekin ezkondu zen, baina 1952an banandu ziren.

Gerra osteko Starken lehen bidaia handia Turkiara izan zen, Ionia a Quest (1954), The Lycian Shore (1956) liburuen oinarria izan zena. Ondoren, bere memoriekin jarraitu zuen Dust in the Lion's Paw Autobiography 1939-1946 lanarekin (1961), Rome on the Euphrates: The Story of a Frontier (1966) eta beste saiakera bilduma bat argitaratu zituen, The Zodiac Arch (1968).

Freyaren azken espedizioa Afganistanera izan zen, eta 1970an The minaret of Djam: An excursion into Afghanistan idatzi zuen. Asolon hil zen 1993ko maiatzaren 9a, bere 100. urtebetetzearen hilabete batzuk eta gero.